Borrar

Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko inskripzioa hasi da!

59. edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da, eta bertan erakusmahaia jartzeko izena emateko epea ireki du antolakuntzak

Astelehena, 2 iraila 2024, 16:37

Comenta

Hau udako oporren osteko lehen lan-astea da gutako askorentzat. Dena den, lasai, edozein agurren ondoren beti baitago ongietorri bat, eta une honetatik aurrera proiektu eta ekitaldi kultural asko abiatuko dira, beste hainbeste prestatzen hasiko diren bitartean. Hori esanda, eta oraindik hilabete batzuk falta badira ere, Durangoko Azoka motorrak berotzen hasi da, eta, antolatzaileek prentsa-ohar baten bitartez helarazi berri dutenez, bertan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek badute izena emateko aukera dagoeneko.

Ea 59. edizioa noiz ospatuko ote den? Bada, abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da, eta bertan erakusmahaia jartzeko izena emateko epea ireki du antolakuntzak. Interesa duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek durangokoazoka.eus webgunearen bidez egin beharko dute eskaera irailaren 30era arte.

Horrela, antolakuntzako iturriek prentsa ohar bidez adierazi dutenez, Durangoko Azokaren 59. edizioa prestatzeko lanak hasita daude dagoeneko, eta, standen izen-emateaz aparte, egitaraurako proposamenak aurkezteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko inskripzioak ere laster zabalduko dira. «Aurrerago emango da horren inguruko informazioa», diote.

Aurten ere, lau egunez, euskal kulturaren topagune izango da Durango. Landako nobedadez horniturik egongo da eta, gunez gune, kulturzaleek gertutik ezagutu ahalko dituzte sortzaileek aurkezturiko lanak. Gainera, hitzaldietan, mahai-inguruetan eta tailerretan ere parte hartzeko aukera izango dute.

Jakina denez, Durangoko Azoka euskaraz sortzen diren disziplina ezberdinetako lanen erakusleihoa da, eta egitaraua gune ezberdinetako ekitaldiekin osatzen da: ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, musika lan berriak, literatura lanak, zabalkunde lanak, herrigintzako egitasmoak, familia transmisioan eragiten dituzten liburu, lan musikalak…

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko inskripzioa hasi da!

Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko inskripzioa hasi da!