Borrar
Landako gunean muntaketa lanekin jarraitzen dute. Behean, online dendaren irudi bat. DURANGOKO AZOKA

Durangoko Azokako online dendak ostiral honetan ireki ditu ateak

Kulturzaleek Landako gunean salgai egongo diren 990 nobedadeak eskuratu ahal izango dituzte abenduaren 7ra arte

NAHIKARI CAYADO

DURANGO

Osteguna, 2 abendua 2021

Durangoko Azokako online dendak ateak ireki ditu. Kulturzaleek 990 nobedade eskuratu ahal izango dituzte 'durangokoazoka.eus' webgunean ostiral honetatik, abenduaren 3tik, aurrera. Goizean jarriko da martxan eta Landakon salgai egongo diren produktu guztiak eskuratu ahal izango dira abenduaren 7ra arte: liburuak, diskoak, papergintza, ikus- entzunezkoak... Online dendako bidalketak aurrez aurreko Azoka amaitzerakoan egingo dira, hau da, abenduaren 9tik aurrera.

Online denda martxan dagoen bitartean, Landako Gunean muntaketa-lanek jarraituko dute larunbat honetan, abenduaren 4an, aurrez aurreko Azokari hasiera emateko. Azoka presentziala abenduaren 4tik 8ra antolatuko da, eta antolakuntzatik azpimarratu dutenez, osasun-neurri guztietara egokituko da.

Bada, Landako Gunera eta Plateruenara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea erreserba-sistema baten bidez, 'durangokoazoka.eus' webgunean. Bisitariek ordu eta erdiko txanda izango dute Landako Gunean bisita egiteko, eta egunero bost txanda ezberdin sortuko dira, 1200 bisitarietakoak. Egun bakoitzean, beraz, gehienez 6000 bisita izango ditugu Landakon.

Dagoeneko hainbat txanda bete dira jada eta hainbat kontzertuetako sarrerak ere agortu dira: Anari, Bulego, Skakeitan, McOnak, Iheskide... Gogoratu gainontzeko guneetarako (Szenatokia, Irudienea, Kabi@, Ahotsenea Literatura, Saguganbara eta Talaia) ez dela beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Durangoko Azokako antolakuntzak dei egiten die kulturzaleei Landako Guneko eta Ahotseneako txandetan izena ematera. Eta azokara datozenean, arduraz jokatzeko bai Azoka barruan zein kanpoan ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Durangoko Azokako online dendak ostiral honetan ireki ditu ateak

Durangoko Azokako online dendak ostiral honetan ireki ditu ateak