Duplantis, atletismoaren Ikaro berria
Harmailatik ·
Pertika-jauzian munduko errekorra hautsi berri duen gazte suediarrak hamarkadako kirolari garrantzitsuenetariko bat bihurtzeko lehen pausuak eman dituModo esaten diote. Bere benetako izena, berriz, Armand Duplantis da. 19 urteko kirolari arrunta izatetik ez zuen pasako, hegan egiteko gaitasuna izango ez balu. Bai, Modo inor baino gorago heltzeko gai da. Sekulako talentua du makila luze bat soilik erabilita.
Publicidad
Bost bat metroko makila baten laguntzaz, Lafayetten jaiotako mutila 6,18 metrotaraino iristen da. Munduko pertika-jausiko errekorra hautsi berri du. Behin, ez. Birritan egin du azken asteetan. Zentimetro bat aldi bakoitzean. Dirua biltzeko orduan, halakoak gertatzen dira, badakizue.
Lehenengo, Renaud Lavillenieren errekorra hautsi zuen. Sei urte iraun duen 6,16 metrotako marka, 6,17 metrotara eraman zuen. Hor egin zen ospetsua, nola ez. Egun batzuk geroago, 6,18 metrotan ezarri zuen askoren ustean oso laster hobetuko duen altuera.
Nola egiten duen
Atletismoaren Ikaro berriak, hurrengo urteotan, ez du erretzeko arrisku handirik. Egiten duenarekin eta nola egiten duen ikusita, etorkizuna eskuetan du. Polemiketatik urrun mantentzen bada behintzat. Eta etorriko dira.
Duplantis, izen frantziarra badu ere, Estatu Batuetakoa da. Louisianan jaioa. Lousianan hezita eta Lousianan bizi egin du beti. Baina Duplantis, suediarra da. Suediako banderarekin lehiatzen du. Suediarentzat izango da Tokion jada erdi lortuta duen domina. Eta hori Estatu Batuetan ez da ulertuko naiz eta azalpen erraza izan.
Publicidad
Gure Ikaro berriaren Dedaloa, Grezian bezala, hemen badugu hegan egin dezakeen aita ere, amerikarra da. Greg Duplantis, Armanden aita, pertika-jauzian era ibili zen gaztetan. Profesionaletara heldu zen ere.
Ama suediarra
Suediarekin duen harremana amaren aldetik dator. Helena -beste izen greziar eta olinpikoa- heptatleta eta volley jokalari ohia da. Amari, beharbada, Suediak diru gehiago ematen ziolako, auskalo, Modok horia autatu zuen urdin, gorri eta zuriaren ordez. Nahiz eta iparreko estatura udalekuetan ere ez bidaiatu.
Publicidad
Arraroena, harrigarriena, USAko federazioak horrelako talentu bat joaten uztea da. Duplantisek ez du bapatean eztanda egin. Hiru urterekin hasi zen pertika-jauzian. Munduko errekor guztiak hautsi ditu bost urte bete zituenetik. Bai, bost urteekin irabazi zuen lehenengo lehiaketa. Lousianako unibertsitatean ikasi zuen. Eta kirolaki profesionala bertan bihurtu zen.
Ikusiko dugu nola onartzen duen Amerikako publikoak, Tokioko jokoetan herrikide batek irabazten duen urrea beste nazio baten markagailura igotzen denean.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión