Borrar
Padre Angel, ekimenaren aurkezpenean.

Dickensen patinetea

Osteguna, 17 urria 2019, 22:15

Biziki txalotu da 'Padre Ángel'-en azken ekimena: komunikabideetan estaldura dezente izan du, eta berri on bat balitz bezala zabaldu da. 'Mensajeros de la paz' deritzon gobernuz kanpoko erakundearen sortzaileak patinete elektrikoari begiratu dio gizarte ahultasunean dauden hainbat pertsonari laguntzeko. Hain zuzen ere, Lime enpresarekin hitzarmen bat sinatu du apaizak. Lime enpresak patineteak alokatzen ditu, eta erabili ostean bezeroek kalean uzten dituzte bateriarik gabe. Funtzionamendu hori problematikoa izan da. Valentzian, esaterako, poliziak ultimatum bat eman behar izan zion enpresari: patineteak kaletik ez bazituen kentzen, konfiskatuta geratuko ziren. Patineteen logistikarekin arazotxoak zeuden, antza. Madrilen, 'Mensajeros de la Paz'-en harrera-etxeetan dauden pertsonek patineteak lokalizatu, bateria kargatu eta kalean jarriko dituzte berriz. Operazio horiengatik hiru-bost euro emango dizkiete. Beraz, destajuko lana izango da. Zenbat eta patinete gehiago hartu, orduan eta gehiago kobratuko dute. Kontraturik ez, nik uste, horri buruz ez dut ezer irakurri inon. Uber enpresa da Lime enpresaren jabea, eta Uber-en lan-baldintzak aski ezagunak dira geuretzat.

Padre Ángel, patinetea probatzen.

Lime eta 'Mensajeros de la paz'-en arteko hitzarmen hartzaileek eskerrak eman dituzte eskaini dieten aukeragatik. Hobe beharrean sinatu da hitzarmena, ez dut zalantzan jarriko. Baina, lehen egiten zen bezalaxe, zapatak garbitu ahal dituzte ere, eta limosna eskatu. Nahiko 'dickensianoa' iruditu zait niri patinete elektrikoen istorio hau. Ziur aski, gizarte ahultasunean dauden pertsona horiek ondo sentituko dira, agian gizartearekin inplikatuagoak, eta euroek alaitasuna uzten dute poltsikoetan, batik bat, hutsik dauden poltsikoetan. Baina beraiek ere lan duin bat merezi dute. Ez dakit, denborarekin izaera ozpindu zaidala uste dut, baina berria irakurri ostean, enpresan bakarrik pentsatu nuen: zein ondo datorkion enpresari hitzarmen hau. UBER-ek arau fiskalak eta sozialak bete beharko lituzke, ez bidezidorrak bilatu. Orain, filantropo eta guzti bilakatu omen dira. Hamaika ikusteko jaioak gara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Dickensen patinetea

Dickensen patinetea