'Nós diario' galiziera hutsezko paperezko lehendabiziko egunkaria kaleratu berri dute
Sustraiak Sermos Galiza astekariak kudeatzen du egitasmoa eta asteartetik larunbatera argitaratuko dute
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 3 de enero 2020, 23:29
'Nós diario' galiziera hutsezko paperezko lehendabiziko egunkaria kaleratu berri dute. 3.000 harpidedun ditu egun hedabide honek. «'Nós Diario': o soño que virou nunha realidade ('Nós diario': errealitate egin zen ametsa)». Halaxe dio 'Nós Diario' egunkariaren webguneak. Urte berriarekin batera, egunkari galiziarrak asteazkenean, urtarrilak 1, bere lehen alea eman zuen argitara. Euren ibilbide berri honetan aktualitateari zuzenean heldu diote.
Publicidad
Sustraiak Sermos Galiza astekariak kudeatzen du egitasmoa eta asteartetik larunbatera kaleratuko dute. 32 orrialde izango ditu astean barrena eta denak kolorean argitaratuko dituzte. Larunbatetan, aldiz, 64 orrialde aurkeztuko ditu egunkariak, horietako 32 asteburuko gehigarri batenak izango dira.
'Nós Diario' egunkariaren zuzendaria den Maria Obelleirok duela egun batzuk euskal hedabide batera aditzera eman zuenez, galegozko egunkari baten eskaerari erantzuna emateko jaio dira. Izan ere, egun Galizian kaleratzen diren hamabi egunkarietatik bakar bat ere ez da galegoz.
Erredakzio berria urrian hasi zen egunkariari lehendabiziko ukituak ematen. Sermos Galiza-ko kazetari eta diseinatzaileen taldera kide berriak batu izan dira azken hilabeteotan. Gaur egun hamazazpi pertsonak osatzen dute egunkariaren lan talde berria. Kolaboratzaile ezberdinez gain, hamabi kazetari, bi maketatzaile, argazkilari bat, zuzendariordea eta zuzendari bat daude.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión