Borrar
Gorka Urbizu abeslaria, 'Dardara' dokumentalaren irudi batean. Dardara

'Dardara', Berri Txarrak taldearen dokumentala, 6.000 pertsonek ikusi dute dagoeneko

Marina Lameiro zuzendariaren lehenengo filmea da

Ostirala, 26 martxoa 2021, 12:14

Comenta

Berri Txarrak taldeak sarrera ugari saltzen ditu orain ere. Eszenatokiak 2019an utzi zituzten, baina haien jarraitzaileak ez dute taldea ahaztu. Izan ere, gaur egun, bandarekin disfrutatzeko aukera berria dago. Aurreko astean 'Dardara' dokumentala estreinatu zen, eta zinema aretoetan izandako harrera egundokoa izan da. Izan ere, orain arte 6.000 pertsonek ikusi dute Lekunberriko taldearen azkenengo mundu biran grabatutako filmea. Gainera, estatu osoko hamar pelikula ikusienen artean dago, bederatzigarren postuan, hain zuzen ere.

Datu on gehiago lortu ditu pelikulak: 31 zinema aretoetan ikus daiteke. Oso zenbaki onaki dira euskara grabatutako ekoizpena dela kontuan izanik -Euskal Herritik kanpo zailagoa delako maila hau mantentzea-.

2019a Berri Txarrak taldearentzat oso urte berezia izan zen. Baita azkena ere. 25 urteko ibilbidea etetea erabaki zuten, agian haien momenturik onenean. 'Ikusi Arte Tour' mundu bira hasi zen orduan eta ia kontzertu guztietarako sarrerak agortu zituzten. Oso denbora gutxian gainera.

Istorio unibertsala

Lameirok istorio desberdin askorekin istorio bakarra eta unibertsala sortzea lortu du. Musikak pertsonengan duen eraginari buruzko ausnarketa da 'Dardara'. Eta mezu hori biltzeko, taldearekin berba egiteaz gain, Berri Txarraken zaleekin hitz egin du. Herrialde desberdinetan topatu ditu pertsonai hauek: Mexiko, Alemania, Japonia, Estatu Batuak...

Gorka Urbizuren gogoetak ere topatuko ditugu 'Dardara' izeneko dokumentalean. Berri Txarrak taldearen abeslaria izateaz gain, letra guztien idazlea izan da. 25 urte abestiak sortzen. Lekunberriko musikariak agurrari buruz mintzatuko da, baita horrek sortarazten duen bertigoari buruz ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Dardara', Berri Txarrak taldearen dokumentala, 6.000 pertsonek ikusi dute dagoeneko

'Dardara', Berri Txarrak taldearen dokumentala, 6.000 pertsonek ikusi dute dagoeneko