Borrar
The Clash punk-rock talde britainiarraren 'London Calling' albumak 40 urte bete ditu

The Clash punk-rock talde britainiarraren 'London Calling' albumak 40 urte bete ditu

Disko honen 40. urteurrena dela bide, Londreseko museoak Joe Strummer buru zuen taldearen erakusketa bat antolatu du

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 5 de septiembre 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

The Clash punk-rock talde britainiarraren 'London Calling' albumak 40 urte bete ditu. 1976. urtean Londresen sortutako musika banda honek punk mugimendua nazioartera zabaltzeaz arduratu zen taldeetako bat izan zen, Sex Pistols eta Ramones taldeekin batera. Hortaz, disko honen 40. urteurrena dela bide, Londreseko museoak Joe Strummer buru zuen taldearen erakusketa bat antolatu du.

Erakusketa hau azaroaren 15ean irekiko ditu ateak eta 2020ko udaberria arte egongo da zabalik. Bertara sartzeko sarrera doakoa izango da zaleez gain, taldearen xehetasun gehiago jakin nahi duen orok ere museora bertaratzeko aukera izan dezan.

Egitasmo honen barnean garai hartako taldearen objektu pertsonalenak egongo dira erakusgai: Strummer taldeburuaren koadernoak edota idazteko makina, Topper Headonen bateria-jotzailearen baketak, Mick Jonesoren eskuizkribuak edota Paul Simononek zaleen aurrean apurtu zuen, eta ondoren disko mitikoaren azal bilakatu zen, baxua, besteak beste. Gainera, zaleek taldearen hainbat bitxikeria ezagutzeko parada izango dute bertan.

Disko honen izenak, 'London Calling', BBC telebista katearen seinaleari egiten dio erreferentzia, hedabide honek naziek Bigarren Mundu Gerran okupatutako lurraldeei erreferentzia egiteko komunikatuetan erabiltzen zen lehen esaldia baitzen hauxe.

'Spanish Bombs' eta 'Should I Stay or Should I Go' bezalako kantetako ereserkiak lau hamarkada luze hauetan mundu osoko hainbat belaunaldi erakarri izan dituzte. Dudarik ez dago taldearen ibilbideko hirugarren diskoa izan zena rockaren historian oso ospetsu bilakatu zela. Garai hartako hainbat musika taldek bezala The Clasheko kideek droga eta alkohol munduan murgilduta ibili ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios