Cambridgeko Unibertsitatean margolan bat kendu dute ikasle begetarianoen kexen ondorioz
The Fowl Market (Hegaztien Merkatua) izeneko XVII. mendeko obra Frans Snyders margolariaren estudiotik atera zuten unibertsitatera eramateko
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 11 de diciembre 2019, 00:52
Cambridgeko Unibertsitatean margolan bat kendu dute kolektibo begetarianoen kexen ondorioz. XVII. mendeko obra flandiarrak animali hilak aurkezten ditu bodegoi batean. The Fowl Market (Hegaztien Merkatua) izenekoa, Frans Snyders margolariaren estudiotik atera zuten unibertsitatera eramateko.
Publicidad
Esan bezala, lan originala XVII. mendean egin zuen artista belgikarrak, eta, harrezkero, Cambridgeko Unibertsitateko eraikin batean egon da zintzilik. Dena den, aurrerantzean hiri berbereko Fitzwilliam Museoan egongo da erakusgai, unibertsitate honetako hainbat ikaslek margolanaren aurkako protestak burutu izan ondoren.
Unibertsitateko arduradunek Telegraph egunkari britainiarrean duela egun batzuk iragarri zutenez, haragirik jaten ez duten ikasleentzat obra nazkagarria zen, eta, hortaz, Cambridgeko kolektibo begetarianoek obra hau esparru honetatik kentzeko eskatu zuten zenbait mobilizazioren bitartez. Margolan honetan hainbat animalia hilda aurkezten dira, hegaztiak eta basurdeak gehienbat.
Unibertsitatetik adierazi dutenaren arabera, obra hau originalaren kopia bat baino ez da, 1618tik eta 1621ra bitartean margotua izan zena, eta Errusiako San Petersburgoko Hermitage bildumaren parte da XVIII. mende amaieratik.
Frans Snyders flandriar pintore barrokoa izan zen. Brueghel gaztearen ikasle izan zen, eta 1602an maisu-titulua lortu zuen. Izadi hilak, fruituak, loreak eta animalien irudiak egin zituen hasieran. Geroago, ordea, indar handiko ehiza eta borroka-irudiak, adierazkortasun bizikoak, ondu zituen, Pieter Aertsen eta Joachim Beuckelaerren koadroetan oinarriturik, baina estilo originala erabiliz betiere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión