Borrar
Butroeko gaztelua. Pedro Urresti

Butroeko gaztelua, Erdi Aroko gotorleku misteriotsua

Hiru mende baino gehiagotan bi bandotan banatutako nobleziako familien arteko borrokaldietan ehundu zen

unai sarriugarte

Asteartea, 28 maiatza 2019

Comenta

Butroeko gaztelua Gatikako Butroe auzoan kokaturik dago. Azpiegitura Butroe familiak eraiki zuen Erdi Aroan, XIII. mendearen erdialdean. Jatorrizko dorretxea Butroeko leinuaren oinetxea izan zen. XIV. mendearen erdialdean, berriz, Butroeko V. Jaunak gaztelu bihurtu zuen.

XVI. mendean hasi eta 300 urte baino gehiagotan Bizkaiko historia bi bandotan banatutako nobleziako familien arteko borrokaldi etengabe eta odoltsuetan ehundu zen, Butroeko gaztelua ardatz zela. Butroeko jaunek, euren gaztelu erasoezinean babesturik eta soldadu sendo eta adoretsuen laguntzarekin, mendean hartu zuten inguruko lurraldea.

Bandoen arteko borrokak amaiturik, XVI. mendearen hasieran gaztelua bertan behera utzi zuten eta hondatuz joan zen harik eta XIX. mendearen amaieran berriztatu zuten arte. Egun daukan itxura Cubasko markesak XIX. mendean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorio da. Neurri batean, XIX. mendeko gaztelu Bavariarrekin antzekotasunak dituela esan ohi da.

Eraikuntza bera, denborapasa moduan eta bisitarientzat erakargarri egiteko izan zen eraikia. Izatez, bizileku gisa oso deserosoa da, dorreek ez baitute espazio erabilgarri handiegirik eta kanpo-pasabideen bidez baitaude konektaturik euren artean.

Erakinak 2.400 metro karratuko azalera aurkezten du. Dorretxearen inguruan, palmera eta espezie exotiko asko aurkezten dituen 35.000 metro karratutako parke bat dago. Azpiegiturak bost solairu dauzka eta lau dorre. Era berean, gazteluko harresiek 4 metroko zabalera daukate.

Eraikinaren barrualdean hainbat esparru ezberdin daude: hainbat egongela, gonbidatuen harrera gela, elikagaien biltegia, ur putzu bat, liburutegi bat, bi komun, ziega bat, kapera zaharra, arma-patioa, 200 metro karratuko egongela, sukaldea eta upeltegia, besteak beste.

Butroe familia Bizkaiko Erdi Aroko leinu noblea izan zen. Bizkaian XII. mendetik XVIII. mendera bitartean egon ziren. Ahaide Nagusien arteko gerretan, Butroe etxea oinaztarren alde borrokatu zen eta Ibaizabal ibaiaren eskuinaldean zen nagusi, Larrabetzutik Plentzia eta Gatikaraino. Gomez Gonzalez Butroe Muxika, Bizkaiko Ahaide Nagusia izan zen, Butroeko Jauna eta Bizkaiko oinaztarren buruzagia.

90.eko hamarkadan bisitaldiak antolatzen ziren Butroeko Gazteluan. Erdi Aroarekin erlazionaturiko ikuskizunak antolatzen ziren bertan. Urte askotan Bizkaiko Foru Aldundia izan zen eraikinaren jabea. Egun, ordea, INBISA konpainia da gazteluaren jabea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Butroeko gaztelua, Erdi Aroko gotorleku misteriotsua

Butroeko gaztelua, Erdi Aroko gotorleku misteriotsua