Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Bertan antzinako trenak ikuskatzeaz gain, lurun makina ezagutzeko aukera izango dute Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa

Burdinbidearen Euskal Museoaren lurrunezko trenak bi joan-etorri jorratuko ditu asteburu honetan

Larunbat eta igande honetan lurrunezko trenak ibilialdiak egingo ditu antzinako Urolako trenaren bidetik, Azpeitiko geltoki zaharraren eta Lasao auzoaren artean

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 14 abuztua 2020, 17:58

Comenta

Burdinbidearen Euskal Museoaren lurrunezko trenak bi joan-etorri jorratuko ditu asteburu honetan. Hala, larunbat eta igande honetan lurrunezko trenak ibilialdiak egingo ditu antzinako Urolako trenaren bidetik, Azpeitiko geltoki zaharraren eta Lasao auzoaren artean.

Ibilaldi historiko horiek aditzera emango dituen tren bidaiak eguerdiko hamabietan izango dira. Bertan bisitariek antzinako trenak ikuskatzeaz gain, lurrun makina ezagutzeko aukera izango dute. Aste barruan normalean diesel-makinadun tren historikoek funtzionatzen dute Urolako trenaren bidean ibilbide turistikoak eskainiz. Tour horiek asteartetik ostiralera egiten dira egunero eguerdiko 12.30ean eta arratsaldeko 18.00etan.

Koronabirusaren pandemiaren harira, segurtasun distantziak zeharo areagotu dira. Baina, Burdinbidearen Museoaren arduradunek azpiegiturarengatik apustu sendoa egin dute uda honetan. Hortaz, tren historikoak abian jartzeaz gain, bisita gidatuak ere egiten dituzte Azpeitian kokatuta dagoen museoan.

Museora bertaratzen direnek osasun neurri zorrotzak bete beharko dituzte. Sartzean eskuak gel hidroahalkolikoarekin desinfektatzeaz gain, maskara jantzi eta museoaren barruan ezarritako ibilbide zirkularra jarraitu behar dute. Era berean, bertako langileek Museoaren garbiketa indartu egin dute eta baita normalean jende asko egoten diren areto txikiak itxi ere.

Museoko erakusketa ezberdinak asteartetik larunbatera daude erakusgai 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era. Igande eta jai egunetan, berriz, goizez soilik irekitzen dute.

Europako tren-bildumarik oparoenetakoa du Burdinbidearen Euskal Museoak, mota askotako ibilgailuak biltzen dituena, hala nola, lurrunezko tren-makinak, diesel motordunak nahiz elektrikoak, tren automotorrak, eta askotariko bagoiak.

Horrez gain, Euskal Herriko makina-erremintaren esparruko bildumarik aberatsenetakoa eskaintzen du Museoak, Urolako Trenbidearen lantegi mekaniko zaharraren bitartez. 1925ean inauguratu zen bezalaxe gordetzen da gaur egun instalazioa; bertan dagoen motor elektriko zaharrak 16 makina jartzen ditu martxan, txirrika, uhal eta barra kolektore ugariko sistema konplexu baten bitartez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Burdinbidearen Euskal Museoaren lurrunezko trenak bi joan-etorri jorratuko ditu asteburu honetan

Burdinbidearen Euskal Museoaren lurrunezko trenak bi joan-etorri jorratuko ditu asteburu honetan