Borrar
Arantxa Tapia, atzo, Euskadiko Ekosistema Teknologikoa Sustatzeko Aliantza Gorenaren aurkezpenean. IREKIA
BRTA, Euskadiko Ekosistema Teknologikoa Sustatzeko Aliantza Gorena, jarri dute martxan

BRTA, Euskadiko Ekosistema Teknologikoa Sustatzeko Aliantza Gorena, jarri dute martxan

200 eta 250 milioi euro bitarteko inbertsio publiko-pribatua bideratuko da proiektura

unai sarriugarte

Lunes, 10 de junio 2019, 20:06

BRTA, Euskadiko Ekosistema Teknologikoa Sustatzeko Aliantza Gorena, jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak. Atzo izan zen Basque Research & Technology Alliance partzuergoaren aurkezpen ekitaldia eta, arduradunek azaldutakoaren arabera, 200 eta 250 milioi euro bitartean bideratuko dira proiekturako. Diru laguntza publikoak eta pribatuak erabiliko dira. Gauzak horrela, Jaurlaritzak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako laguntza ekonomikoez gaindi, BGAE erakundeek eta beste zenbait enpresak ere dirua jarriko dute, hauen artean, Mondragon Taldea.

2017ko urtarrilean jakinarazi zuen egitasmoa Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak. Tapiak orduan helarazi zuenez: «Jaurlaritzak funts bat sortzea aurreikusi du enpresen errotzea bermatzeko».

Zein izan da funts hori sortzeko arrazoi nagusia? Azken urteotan espainiar estatuko zenbait empresa atzerriko multinazionalen esku geratu izan dira. Gamesa, Guascor eta ITP, esaterako. Siemensek lehenengo biak erosi egin zituen eta ITP Rolls Royce konpainiak bereganatu egin zuen. Aurreko astean, berriz, Euskaltel Zegona funts britainiarrak erosi egin zuen. Hori dela bide, Eusko Legebiltzarrak dituen baliabide guztiak erabil ditzala eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, Euskaltelek sustraitze ahalik handiena izan dezan Euskadin.

Funtsak enpresen errentagarritasuna hobetzea izango du helburu. Konpainiak bertan errotzea bermatuz eta tokian tokiko ekoizpen sarearekiko lotura handitzea. Izan ere, Jaurlaritzak zentro teknologikoen gaineko kontrola handitu nahi du.

Bestalde, Ricardo Bueno Zabalo izango da BRTAko zuzendaria. Egoitza Gipuzkoan izango du partzuergoak, Mendaroko Kurutz-Gain industrialdean. Aliantzaren lehendakaria, berriz, Tapia bera izango da.

Honako hauek izango dira aliantzaren kideak: Jaurlaritza eta haren menpeko SPRI industria agentzia, hiru foru aldundiak, lau ikerketa zentro: CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune eta hamabi zentro teknologiko: Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker, eta Vicomtech.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo BRTA, Euskadiko Ekosistema Teknologikoa Sustatzeko Aliantza Gorena, jarri dute martxan