Urgente Un fuerte terremoto sacude el norte de Japón y provoca una alerta de tsunami
NBAko baloi berria

Bota errua baloiari

Harmailatik ·

NBAko jokalariek diote ligak pilota aldatu duela jaurtiketan izan dituzten portzentaje txarrak azaltzeko

Lunes, 8 de noviembre 2021, 23:38

Itsusia bai, baina egia da. Aitzakiak ipurdiak bezalakoak dira. Mundu guztiak du bat, eta inoiz ez du usain onegirik. NBAn adibidez, jaurtiketa portzentaje txarrak justifikatzeko, errua baloiari botatzea izan da batzuei bururatu zaien azken ergelkeria.

Publicidad

Benetako salaketa baino gehiago, buloa da. Prentsak McCollum jokalarien sindikatuko presidentearen ahotan jarri nahi izan du kexa, baina Trail Blazersekoak errotik moztu du hori. «Huts egiten dutenak jokalariok gara, ez baloia», esan du.

Hala ere, aitzakiak hor jarraitzen du, eta tiro-portzentaje eskasengatik seinalatutakoei ondo datorkie buloa bizirik irautea.

NBAk uda honetan baloi hornitzailea aldatu du. Lehen Spalding zen eta orain Wilson. Gainerakoan, pilota berdina da. Gomarako beste konposatu bat, behar bada, ukimenean aldaketa txikiren bat ote, baina diametro eta pisu berarekin jarraitzen du pilota. Ez litzateke bestela legezkoa izango, jakina.

Joel Embiid eta Trae Young

Eta aldaketa horrek bat egin duenez Trae Young (iaz zelai erditik saiatu zen jaurtiketen erdia entxufatu zuen tipoa), Luka Doncic, Russell Westbrook (boladaka joaten dena, baina beti betetzen duena) edo Damian Lillard bezalako triplisten jaurtiketetan izandako beherakada izugarriarekin… hor dago eztabaida.

Embiid

Distantzia luzeko jaurtiketen jenio horiek % 25 baino gutxiago asmatzen dute aurten, %40 hobetzeko ohitura dutenean. Are deigarriagoa da Joel Embiid pibotak huts handia egiten duela, baita baloia saskitik oso pauso gutxira askatuz ere.

Publicidad

'Tximeleta efektu' bitxi horri buruzko teoria hor dago erosi nahi duenarentzat. Ez du jarraitzaile askorik, baina prentsan eta telebistan minutuak emateko balio du. Konbentzitu nahi bagaituzue, hobe beste ikuspegi bat: nola egin du Ricky Rubiok Madison Square Gardenen zortzi hiruko sartzeko, beste ikastaro batzuetan distantzia horretatik ia inoiz asmatzen ez bazuen? Entzun, Ben Simons, agian pistetara itzultzeko unea iritsi da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad