Urgente Japón activa la alerta de tsunami ante un terremoto de magnitud 7,6
Maika Salguero

Bizkaiko hiru parketxe naturalek 42.709 bisitari izan zituzten pasa den urtean

Bisita gehien jaso zituen parkea Armañongokoa izan zen, 15.683 bisitarekin

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 13 de abril 2020, 22:15

Bizkaiko hiru parketxe naturalek 42.709 bisitari izan zituzten pasa den urtean. Bisita gehien jaso zituen parkea Armañongokoa izan zen, 15.683 bisitarekin. Urkiolakotik, berriz, 14.355 pertsona igaro ziren eta Gorbeiakotik, 12.671 bisitari. Parketxeek asteburuetan antolatzen dituzten jarduerek harrera ezin hobea izan zuten iaz. Orotara hiru parke ezberdinetan antolatutako 77 jarduerek 10etik 9,4ko batezbesteko nota lortu zuten parte-hartzaileen aldetik.

Publicidad

Adinari dagokionez, Armañonen, bisitarien %59 30 eta 60 urte bitartean dituzten euskaldunak dira. Enkarterriko parke naturalean guztira 23 dinamizazio jarduera ospatu ziren eta 402 pertsonek izan zuten ekitaldi ezberdinez disfrutatzeko parada.

Bestalde, Gorbeian parketxe naturalak urritik abendura bitartean jasotzen ditu bisitarien gehiengoa. Bisitariak bikotekidearekin edota familiarekin joan ohi dira, adin-tarterik ohikoenak 60 urtetik gorakoak eta 30 eta 60 urte bitartekoak izanik, % 43 eta % 40, hurrenez hurren. Bertan jorratutako dinamizazio-jarduerak 25era ailegatu ziren, eta, 843 pertsonak gozatu ahal izan zuten ekintzez.

Urkiolako parketxera, aldiz, udan eta udazkenean ematen dira bisitaldi gehienak eta bertan ere 30 eta 60 urte bitartean zituzten pertsonak dira paraje naturala gehien bisitatzen dituztenak, bisiten % 50, hain zuzen. Parkeak 29 dinamizazio-jarduera antolatu zituen iaz, eta bertan 934 pertsonek hartu zuten esku.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad