Bizkaiko feminismoaren historiari buruzko erakusketa martxan da Leioako campusean
Astearte honetan inauguratu dute eta martxoaren 31ra bitarte ikusi ahal izango da EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean
Zurekin
Martes, 1 de febrero 2022, 13:07
Astearte honetan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eraikin berriaren atondoan inauguratu duen 'Zutik, zutik, zutik. Bizkaiko mugimendu feministaren historia eta memoria (1968-1994)' erakusketa martxoaren 31ra bitarte ikusi ahal izango da.
Publicidad
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sailak babestu du erakusketa, eta Gizarte, eta, EHUko iturriek jakitera eman dutenez, Komunikazio Zientzien Fakultatean jarraituko du bere ibilbidea, ikastegiaren 40. urteurrenaren barruan.
1968tik 1994ra bitartean berdintasunaren aldeko borrokari lotuta Bizkaian egindako material grafiko nahiz idatzizko material ugariren kopiak jasotzen ditu erakusketak. Ibilbide historikoa egiten du mugimendu feministaren unerik garrantzitsuenetakoen artean.
«Urte haietan, bigarren olatuko feminismoak, intuizio eta ausardia handiz, bizia aldatu digun gizarte mugimendua jarri zuen martxan. Ezinegonaren eta esnatzearen garaia, eztanda politikoarena eta antolaketarena nahiz egonkortzearena, eraketako aniztasunetik abiatuta», azaldu dute.
Funts dokumental pribatu askoren laguntza izan du erakusketak, bereziki Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroarena, eta liburuak, aldizkariak, pegatinak, aktak, argazkiak edo kartelak erakusten ditu, besteak beste. Erakusketak ez du jatorrizko dokumenturik, eta erreprodukzioak, fotokopiak, kopien kopiak, puskak eta zatiak ditu.
Publicidad
Mercedes Arbaiza irakaslea da erakusketaren komisarioa, EHUko Experiencia Moderna ikerketa taldearekin lankidetzan. La Prodigiosa Agenciak ekoitzi du, eta Maialen Arangurenek dokumentatu.
Erakusketaren inaugurazioa 12.00etan izan da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko eraikin berrituaren atondoan (Leioa), eta Mercedes Arbaiza erakusketaren komisarioak, Miren Llona Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroko ordezkariak, Patricia Campelo Bizkaiko Aldundiko Berdintasunerako zuzendari nagusiak eta Ana Irene del Valle Gizarte eta komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoak parte hartu dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión