Borrar
Ander Elortegi, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Ibon Ajuriagojeaskoa, Inazio Vidal eta Iruri Altzerreka.

Dena prest igandean Durangon jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketarako

Saioa 17.00etan hasiko da eta Ander Elortegik, Asier Galarzak, Beñat Bilbaok, Ibon Ajuriagojeaskoak, Inazio Vidalek eta Iruri Altzerrekak parte hartuko dute

Zurekin

Asteartea, 28 iraila 2021, 21:32

Comenta

Duela egun batzuk iragarri genuen baina jada baditugu xehetasun gehiago. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren igandean hasiko da, urriaren 3an, Durangoko San Agustin kulturgunean egingo den lehen kanporaketarekin. Saioa 17.00etan hasiko da eta Ander Elortegik, Asier Galarzak, Beñat Bilbaok, Ibon Ajuriagojeaskoak, Inazio Vidalek eta Iruri Altzerrekak parte hartuko dute. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe egongo da, eta epaimahaikide izango dira Ainhoa Arregi, Garazi Mendoza, Iñaki Aurrekoetxea, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria eta Mirari Azula. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea ariko da.

Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira: zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso, zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso, puntua emanda bertso bi zortziko txikian, hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso eta bakarkako lana (gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean).

Hurrengo kanporaketa urriaren 9an jokatuko da Igorreko Lasarte aretoan, 17:00etan, eta Ander Ucelay, Garazi Navarro, Gorka Pagonabarraga, Ibai Amillategi, Julen Arzanegi eta Mikel Goiriena ariko dira. Halaber, Ortuellan, Mungian, Elorrion eta Getxon gauzatuko dira falta diren kanporaketa horiek. Eta, horren ondoren finalaurrekoak jokatuko dira Etxebarrian, Galdakaon eta Larrabetzun. Azkenik, abenduaren 18an jokatuko da finala, Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan.

Kontuan izan behar dugu finalaurrekoetarako txartela 10 bertsolarik lortuko dutela, eta, han 2018. urtean finalista izan ziren 8 bertsolariak izango dituztela aurrez aurre oholtza gainean. Bestalde, hiru finalaurrekoetako irabazleak eta puntuazio altuena eskuratzen duten bostak igaroko dira final handira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Dena prest igandean Durangon jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketarako

Dena prest igandean Durangon jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketarako