Bilboko Udal Txistulari Bandaren 'Dantzarako musika' programa, asteazkenean, Euskaldunan
Ikus-entzuleek «eserita» dantzatzeko aukera izango dute, Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzarien laguntzarekin
Zurekin
Miércoles, 24 de febrero 2021, 19:16
Bilboko Udal Txistulari Bandak programa berezia antolatu du Euskalduna jauregian asteazken honetarako, otsailaren 24rako. 'Dantzarako musika' izenburupean, ikus-entzuleek «eserita» dantzatzeko aukera izango dute, Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzarien laguntzarekin.
Publicidad
Dantza eta bere errepertorioa betidanik izan da Bilboko Udal Txistulari Bandaren lehentasunetako bat, eta tradizioa apurtu barik, modalitate horretarako konposizio berriak sortzea helburua izan dute ere bai, bandako arduradunek adierazi dutenez.
Horrela, Garikoitz Mendizabal (txistu lehena eta zuzendaria), Idoia Kareaga (txistu bigarrena Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier Garcia (perkusioa-atabala) musikariek bederatzi obrak osaturiko egitaraua eskainiko dute asteazkeneko ikuskizunean.
Tartean estreinaldi bat izango da: Eduardo Morenoren 'Colección de bailables'. Guardiako egilea bera ere agertokian egongo da, txistulari bandako bost kideen omenez sorturiko lana interpretatzen. Izan ere, Morenok berak azaldu duenez, abenduan banda bilbotarraren 'Plazan' diskoa entzun zuen behin eta berriz, eta musika horretan oinarrituta pieza bana konposatu zuen kide bakoitzarentzat: balsa, polka, biribilketa, habanera eta jota.
Modu honetan, Euskalduna jauregiko 0D aretoan 19.00etan hasiko den emanaldian, Raimundo Sarriegiren 'Kontrapasa', Luis Urteagaren 'Pequeña rapsodia de aires vascos' eta 'Iztillargi', 'Saltokakoa' zortziko herrikoia, Jesus Guridiren 'Mendiko soinuak', 'Oriako sorgin dantza' obra herrikoia Jose Ignazio Ansorenak moldatuta, autore ezezaguna duen 'Baserritarrak' fandangoa (Isidro Ansorenaren moldaketekin), Isidro Ansorenak idatzi eta Jose Ignazio Ansorenaren moldaketak dituen 'Prantxiska Martiña' arin-arina eta Eduardo Morenoren 'Colección de bailables' izango dira entzungai, Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariak laguduta.
Publicidad
Sarrerak eskuragai daude Euskalduna jauregiko txartel lehiatiletan, euskalduna.eus webgunean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión