'Bihar dok 13' euskarazko dokumentala izango da ikusgai Gasteizko Oihanederren
ZINEMA ·
Ander Iriarte eta Aitor Bereziartua dira egileakpaul picado
Igandea, 19 urtarrila 2020, 22:23
Aitor Bereziartuak eta Ander Iriartek egindako 'Bihar dok 13' izeneko euskarazko dokumentala ikusgai izango da Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, urtarrilaren 22an. Dokumentala 'Begi Belarri' ikus-entzunezkoen zikloaren barruan emango dute, Ortuño aretoan, 18:00etan. Dena den, dokumentalaren aurretik, Ander Iriarteren 'Emarri' film laburra izango da, Mirokutana ekoiztetxeak sustatutakoa.
Begi Belarri zikloa 2016. urtean abian jarri zuen Geu Elkarteak, hain zuzen ere, euskaraz egindako film, dokumental edo ikus-entzunezko bat emateko. Horrela, urritik maiatzera bitartean saioak izaten dira. Saio horietan, hasieran, emanaldia izaten da, eta amaitutakoan, emanaldi horren zuzendaria edo emanaldiko gaiarekin zerikusia duen pertsona bat solasaldian aritzen dira.
Urtarrilaren 22an, Ander Iriarte eta Aitor Bereziartua izango dira solasaldi horretan, dokumentalaren egileak gisa. Dokumental horretan, 1965. urtean sortu zen Ez dok amairu kultura mugimendu abangoardista eta 70eko hamarkadan sortu zen Euskal Sukaldaritza Berria mugimendua azaltzen dira. Kultura alorrean aldaketa nabarmena ekarri zuten hamarkada batean.
Hain zuzen ere euskal gizartean izan zuten garrantzia erakutsiko dute, ikasleen ikuspegitik eta ekitaldien bidez. Bestalde, sukaldariek geroago jarraitu duten sortze-prozesuaren nondik norakoak ere azaltzen da dokumentalean.
Saioaren amaieran Basque Culinary Center zentroko sukaldari gazte batzuek, menu gastronomiko bat prestatuko beharko dute, bertaratutakoek dasta dezaten. Han, artista eta musika berriak ere bilduko dira.