https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Biffy Clyro, Mundaka Festival jaialdiko kartelburu berria

Biffy Clyro banda./
Biffy Clyro banda.

Atom Rhumba, Santero y Los Muchachos, Copernicus Dreams, Moonshakers eta Confluence ere han izango dira

AMALIA IBARGUTXI

Musika jaialdien denboraldiaren atarian, Mundaka Festival-ek kartelburu berria aurkeztu du. Biffy Clyro rock talde eskoziarraren kontzertua iragarri du gastronomia, musika eta paisaia uztartzen dituen jaialdiko antolakuntzak. Belako, Atom Rhumba, Santero y Los Muchachos, Copernicus Dreams, Moonshakers eta Confluence taldeak ere Mundaka Festival jaialdian izango dira, dagoeneko iragarrita zeuden Bunbury, !!! (Chk, Chk, Chk), Vintage Trouble, Fink, Rayden, Belako, Depedro eta Revolta Permanent taldeekin batera.

Hiru lagunek sortu zuten Biffy Clyro taldea 1995. urtean. Simon Neilek, James Johnsonek eta Ben Johnsonek hain zuzen. Hiru disko plazaratu eta gero iritsi zitzaien ospea, 2007an hain zuzen ere, 'Puzzle' lanarekin. 100.000 ale baino gehiago saldu zituzten Erresuma Batuan. 'Only Revolutions', 'Opposites' eta 'Black Chandelier' dira taldearen beste lan ezagun batzuk. 2013an Bilbao BBK Live jaialdian izan ziren.

Bizkaiko kostaldeko herrian egiten den jaialdiaren laugarren edizioa uztailaren 27an, 28an eta 29an izango da, eta hiru egunetarako bonua 65 euroko prezio berezian erosi daiteke ostirala bitartean, hau da, apirilaren 13ra arte.

Aipaturiko sei talde berriekin batera, jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dute DJ Pinky (Radio 3ko 'En órbita' saiokoa), Papaya eta Optigan musika jartzaileek ere parte hartuko dutela aurtengo edizioan.

Halaber, egitarau gastronomikoa laster aurkeztuko dutela iragarri dute. Mundaka Festival uztailaren 27tik 29ra egingo dute Santa Katalina penintsulan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos