Borrar

Bidaiatzea ezinbestekoa da pertsonen zoriontasunerako

Hala nabarmentzen du National Geographic aldizkari esanguratsuak plazaratu duen artikulu batek

UNAI SARRIUGARTE

Igandea, 15 azaroa 2020, 21:47

Comenta

Bidaiatzea ezinbestekoa da pertsonen zoriontasunerako. Hala nabarmentzen du National Geographic aldizkari esanguratsuak plazaratu duen artikulu batek. Izan ere, hedabide honek aitortzen duenez, bidaiatzea gizakiaren ezinbesteko ekintzatzat hartu beharko litzateke. Bertan adierazten denez, ez da ekintza arrazional bat, gizakiak geneetan daraman sen bat baizik.

Artikuluak gaineratzen duenez, gizakia ez da historian sekula sedentarioa izan, azken belaunaldiek kontrakoa adierazi badute ere. Hortaz, bidaiatzeak zenbait arazori aurre egiteko, estresa isurtzeko edota bizitzaren aurrean dugun pentsatzeko era aldatzeko balio dezake. Hori dela bide, normala da bidaiatzeko aukera ez izatean tristura eta nekea sentitzea.

Artikuluak bidaiatzean pertsona batek bizi dituen emozio ezberdinak pertsona bat maitemintzen denean sentitzen duenarekin konparatzen du.

Aipatu bezala, gizakia historian barrena nomada izan da. Hori dela medio, bidaiatzea gizakiaren parte garrantzitsu bat da. Gizakiari nahitaezko egiten zaio noizbehinka, kultura, jende eta esparru berriz bustitzea nahiz eta soilik esperientzia egun gutxi batzuetarako izan, bizitzeko bestelako bizimoduak eta ikuspegiak ezagutzeko aukera aurkezten baitigu bidaiatzeak.

Artikuluak dioenez, erabat ulergarria eta naturala da aurten inoiz baino gehiago bidaiatzeko gogoa edukitzea, batez ere korokabirusak eragindako aurtengo itxialdi eta alarma egoeraren harira. Horietako askotan herrialde ezberdinetan bizi ditugun bizipenak gure oroimenean gordeta geratzen dira, altxor bat izango balira bezala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bidaiatzea ezinbestekoa da pertsonen zoriontasunerako

Bidaiatzea ezinbestekoa da pertsonen zoriontasunerako