Borrar

Biba! diskoko bigarren kanta kaleratu du Xabi Bandinik

Hala, abestia bere plataforma digitalean zintzilikatu du

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 27 apirila 2020, 22:31

Comenta

Biba! diskoko bigarren kanta kaleratu du Xabi Bandinik. 'Zalantza eta Egia' abestia kantautore euskaldunaren jarraitzaileen bultzada ekonomikoari esker jorratu izan du. Hortaz, abestia bere plataforma digitalean zintzilikatu du. Izan ere, Bandinik hainbat ikus-entzunezko eta zuzeneko jorratu izan ditu berrogeialdia abiatu zuenetik.

Patreon plataformaren bitartez, duela aste batzuk euren zaleei eskua luzatu zien, bertan esku hartzeko helburuarekin. Hortaz, herritarrengandik jaso zuen babes ekonomiko oparoari esker, grabatu eta editatu ahal izan du kanta. Artistak bere etxean grabatu duen pieza, Iñigo Chalezquerrek editatu du.

'Bizipiztiak' izan zen Biba! disko berriko lehendabiziko abestia. 'Zalantza eta Egia' bigarren abesti horretan Bandinik oso gogoan izan ditu Biba! diskoan bidelagun izan dituen Pello Reparaz (ekoizpena) eta Paxkal Etxepare (grabaketa).

Xabi Bandini musika abeslari eta kantautore iruindarra da. Kerobia euskarazko pop-rock musika taldeko abeslaria izan zen 13 urte luzez, 2014. urtean taldea desegin zen arte. Musika bandarekin sei disko kaleratu zituen. Euskadi Gazteko maketa lehiaketako garaile izan ziren 2003. urtean. Kerobia oso ezaguna izan da musika panorama euskaldunean urte luzez. Hala, musika taldeak Euskal Herriko hainbat txoko ezberdinetan eskaini izan ditu kontzertuak.

Ondoren, Bandinik bakarkako bideari ekin zion. 2018an argitaratu zuen bakarkako lehendabiziko diskoa, Begibakar izenekoa. Duela hilabete eskas bat, aldiz, Biba! EPa kaleratu zuen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Biba! diskoko bigarren kanta kaleratu du Xabi Bandinik

Biba! diskoko bigarren kanta kaleratu du Xabi Bandinik