Kolektiboaren inguruan sortzen diren gaiak jorratuko dira e. c.

Bertsotan Lemoan LGTBIQ+ askapenaren eguna ospatzeko

Haizea Aranak eta Saioa Alkaizak hartuko dute parte saioan, Amaia Agirrek iradokitako gaien inguruan kantatuz

irati alonso

Sábado, 26 de junio 2021, 21:12

LGTBIQ+ askapenaren eguna ospatuko da ekainaren 28an mundu osoan. Oraindik gutxietsia den eta herrialde askotan zapalkuntza jasotzen duen koletiboa da, eta horregatik urtero aldarrikatzen dira haien eskubideak.

Publicidad

Lemoako Udalak ekimen honetan parte hartu nahi izan du. Kolektibo honekin bat egiteko asmoz, bollo bertso saioa antolatu du Kotxepin Kultur Etxean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

Haizea Arana eta Saioa Alkaiza bertsolariek hartuko dute parte saio honetan. LGTBIQ+ ikuspegitik bertsoak inprobisatuko dituzte, testuinguruan sortzen diren dinamika eta egoerei erantzunez, Amaia Agirrek iradokitako gaien inguruan.

Saioa

  • Non Kotxepin Kultur Etxea

  • Noiz Ekainak 28

  • Sarrera Librea, aurretik izena emanez

Esperientziadun bertsolariak

Bederatzi urte zituela Aretxabaletako Lekaixoka bertso-eskolan eman zuen izena Haizea Aranak eta 2010-2011 ikasturtean hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzen hasi zen. Ordutik bertso eskola honetako kidea da. Gaztea denetik parte hartu du Gipuzkoako eskolarteko txapelketetan eta lurralde honetako herriarteko lehiaketan ere parte hartu zuen 2017an. Txapelketatik kanpo, hainbat saio egin ditu, batez ere bere bailaran eta gazte sariketa batzuetan ere izan da. Halaber, bertso udalekuetako partaide ere izan da.

Saioa Alkaiza bertsolari nafarra da, hainbat bertso eskolatan ibili dena. Plazatan parte hartu du eta baita Nafarroako Bertsolari txapelketan, 2019ko edizioan finaletik kanpo gutxigatik geratu zela. 'Zortziko Maldiko' bezalako ekimenean antolatzailea izan da ere. Halaber, kazetari moduan egiten du lan, Berria, Nafarroako Hitza eta Euskalerria irratia komunikabideetan esaterako.

Saio hau ikusteko aurretik izena ematea ezinbestekoa da, gehienez 44 pertsona sar daitezkela Kotxepin Kultur Etxean. Beranduenez ekintza baino bi egun lehenago e-postaz harremanetan jarriko da Udala parte hartzea baieztatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad