Borrar
Fotolia

Bertsolari gazteentzako Bertsuxurla lehiaketa izango da urtarrilean

Hiru kanporaketa izango dira, eta finala urtarrilaren 27an izango da

Paul Picado

Osteguna, 5 urtarrila 2023, 11:36

Comenta

Bertsolari gazteentzako Bertsuxurla izeneko lehiaketa berria izango da hilabete honetan Ipar Euskal Herrian. Urtarrilaren 6an, ostiralean, izango da lehen kanporaketa, eta beste bi kanporaketen ondoren finala izango da, urtarrilaren 27an. Sei bertsolari ariko dira kanporaketa bakoitzean, binaka, eta kanporaketa horietako bikote irabazlea finalera sailkatuko da.

Lehiaketan Euskal Herri osoko 16 eta 22 urte arteko 18 bertsolarik parte hartuko dute, eta saio guztietan, Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou gai-jartzaile gisa ariko dira. Esan bezala, urtarrilaren 6an izango da lehen kanporaketa, eta hurrengo biak, urtarrilaren 13an eta 20an (biak ostiralak) izango dira.

Lehiaketari hasiera emango dion lehen kanporaketa Atharratzeko Prefostan izango da, 21.00etan, eta besteak beste, bikote hauek parte hartuko dute: Haira Aizpurua eta Eki Mateorena; Irantzu Idoate eta Josu Txoperena, eta Ekhiñe Zapiain eta Oihan Perez.

Bigarren kanporaketa Lekorneko Etxebarne ostatuan izango da. Saio horretan, Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz; Oier Urrezti eta June Aiestaran, eta Maite Sarasola eta Jon Mendiluze bikoteek lehiatuko dute.

Azkan kanporaketa, hots, hirugarrena, Erratzu eta Baigorri artean dagoen Izpegiko Bereko Bentan izango da, eta egun horretan, Maddi Aiestaran eta Unai Anda; Izaro Bilbao eta Maddi Agirre, eta Ibai Lekuona eta June Diaz bikoteak ariko dira aurrez aurre. Amaitzeko, hiru kanporaketen bikote irabazleek Pausuko Xaia ostatuan lehiatuko dute finalean, urtarrilaren 27an, ostiralean.

Bertsularien Lagunak Elkarteak abian jarri du ekimena, eta hiru helburu nagusi ditu. Alde batetik, Ipar Euskal Herrian bertsozaletasuna sustatzea, bestetik, euskarari beste arnasgune bat ematea, eta azkenik, Euskal Herriko bertsolari gazteei beste plaza bat eskaintzea, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzea zailagoa delako eurentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertsolari gazteentzako Bertsuxurla lehiaketa izango da urtarrilean

Bertsolari gazteentzako Bertsuxurla lehiaketa izango da urtarrilean