Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean ospatu ziren saiook Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan (Etxezarra eraikina). euskaltzaindia

Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkigintzaz gozatu dute 17 gaztek 'Ahostegunak'i esker

Tailer hauetan Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek, Merina Gris musika-taldeko kideek eta Marina Suarez antzerkilariak esku hartu dute

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 29 abendua 2022, 18:10

Comenta

Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkigintzaz gozatzeko aukera izan dute 17 gaztek 'Ahostegunak' proiektuari esker. 18 eta 22 urte bitarteko gazteentzat bideratutako ekimena dugu hauxe, Euskaltzaindiak Mintzola programaren bitartez landu duena. Tailer hauetan Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariek, Merina Gris musika-taldeko kideek eta Marina Suarez antzerkilariak esku hartu dute. Azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean ospatu ziren saiook Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan (Etxezarra eraikina).

Bertan gazteek euskaraz egiten diren hainbat ahozko adierazpide ezagutzeko eta euskarazko hizkera informalean hobetzeko aukera izan dute, ahozko kultura-sorkuntzaz disfrutatzeko parada eman zaielarik. Bertan praktika eta teoria maila berdinetan nahasteko aukera izan dute, inongo tematika zehatzik gabe. Honela, bertsoa eta literatura jardun ziren lehen ekitaldian, eta musika eta antzerkia landu hurrengo bietan.

Tailerren emaitza oso onuragarria izan dela nabarmendu dute Euskararen Akademiatik. Gazte talde anitza osatu dute, bai lurraldetasunari dagokienez, baita ikasketei dagokienez ere. Gehiengoa emakumezkoak izan dira, konplizitate ikaragarria sortu delarik horien artean, beren esanetan. Horrez gain, diziplina anitz hauetako sortzaileak aurrez aurre izatea estimatu dute gazteek, baita beraien sormena zukutzeko saioetan eskaintzen zaizkien baliabideak ere.

Mintzola Ahozko Lantegiaren baitan landu dute 'Ahostegunak'. 2008an sortu zen Mintzola, bertsolaritzatik abiatuta, ahozko tradizioaren gaineko hausnarketarekin eta ahozkotasunarekin zerikusia zuten jakintza-arloen arteko elkarreragina sustatzea erronkatzat hartuta. Horretarako, bertsolaritzaren azterketan sakontzen eta euskara hutsean ari diren beste ahozko kultur sorkuntzetara eta nazioarteko beste kantu bat-batekoetarako zubiak eraikitzen saiatu da azken hamarkada honetan proiektua.

2021eko uztailean Mintzola Fundazioaren ibilbidea amaitutzat eman zenean, Euskaltzaindiari eskaini zitzaion Mintzolaren egitekoaren jarraipena gauzatzeko enkargua. Euskararen Akademiak baiezkoa eman zion proposamenari eta inplikatutako eragileek ibilbide berria errotu dute harrezkero, euskarazko ahozko jardunaren azterketari eta sustapenari jarraipena emateko ahaleginean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkigintzaz gozatu dute 17 gaztek 'Ahostegunak'i esker

Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkigintzaz gozatu dute 17 gaztek 'Ahostegunak'i esker