«Bertso plazak lehengora bueltatzea da daukagun erronka nagusia»
Belate Olabarriak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, pandemia bete-betean hartu zuen kargua
Nahikari Cayado
Viernes, 1 de octubre 2021, 00:48
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa igande honetan (urriaren 3an) hasiko da Durangon, eta bertso zaleak horren irrikaz daude. Batez ere Elkarteko lehendakaria den Belate Olabarria, 2020an kargua hartu zuenetik ospatzen den lehena baita. Txapelketa bera «tradizioaren itzulera» dela adierazi du: «Plazetan da denen urte osoko lana, hala nola bertsolarien, gai jartzaileen edo irakasleen lana ikusten den tokia».
Publicidad
-Zein da bertsolaritzarekiko daukazun harremana?
-Betidanik izan naiz bertsozalea eta txikitatik joan izan naiz bertso-eskolara. Orozkokoa naiz eta orain dela 25 urte, han ez zegoen gaur egun dagoen zaletasun bera. Hori dela eta, lagun talde bat elkartu ginen zaharragoak ziren herriko beste batzuekin eta haiekin joaten ginen astebururo bertso saioetara. Haien artean Juanjo Respaldiza zegoen. Izatez, berak eramaten gintuen autoan.
-Zergatik aukeratu zenuen kargua hartzea?
-Bertsolaritzaren inguruko jende asko ezagutzen nuen. Hasiera batean eskualdeko ordezkari bezala nenbilen, baina garai hartako lehendakaria zen Asier Ibaibarriagak kargua utziko zuela entzun eta gero, aurrera pausua eman nuen. Ez nengoen prest, baina argi geneukan emakumezko bat izatea nahi genuela eta ausartu egin nintzen.
-Zeintzuk dira lehendakari moduan eman dituzun lehenengo urratsak?
-Baliteke honen erantzuna nire izaeraren parte izatea, baina egin dudan lehenengo gauza familia giroa eratzea izan da. Ahalegin handia egin dut denok talde giroan funtzionatzeko, bai bertsolarien, zein irakasleen, gai jartzaileen edo bulegoko langileen artean. Denon artean talde-koexio bat lortzea izan da nire lehenengo urratsa, modu horretan denok gustura lan egin ahal izateko.
-Zeintzuk dira etorkizunari begira dituzun erronkak?
-Batez ere orain, pandemian gaudela, erronka nagusia bertso plazak lehengora bueltatzea izango litzateke. Ezinbestekotzat ikusten dut, horrek engantxatzen baitu bertsolaritzara. Azken finean, plazetan da denen urte osoko lana, hala nola bertsolarien, gai jartzaileen edo irakasleen lana ikusten den tokia. Gainera, aipatu beharra dago ere jendea oso gogotsu dagoela, ilusioz beteta.
Publicidad
-Igande honetan hasiko da Bizkaiko bertsolarien txapelketa, urte baten ondoren...
-Bai, pena handiz baina pandemiak bertan behera uztera behartu gintuen iazko txapelketa. Imajinatu orain, apurka-apurka berriz ere argi izpiak ikusten hasi garen honetan. Jendea oso-oso indartsu dago. Txapelketak ez du bakarrik bertsoen itzulera adierazten, baizik eta berriz ere sozializatzea, besarkatzea, saioa eta gero zerbait hartzera joatea…, tradizioaren itzulera da. Gogoak ikaragarriak dira, eta hori egin ditugun bileretan ere nabaritu egiten da.
-Bizkaian, zein da zure ustez bertsolaritzak duen tokia?
-Bertsolaritzak Bizkaian toki handia dauka hartuta, oso zabalduta dago. Lurraldeko eskualde guztietara heltzen gara eta dauzkagun bertso eskolak oso jendetsuak dira. Gainera, azkeneko urteetan gorakada bat nabaritu dugu zentzu horretan. Eta aipatu bezala, berriz ere plazetara lehengo bizitza bueltatzea lortuko bagenu, bikainekoa izango zen.
Publicidad
-Beste lurraldeekin alderatuz, nola ikusten duzu bere presentzia hemen?
-Begira, Bizkaian daukagu bertso-eskola guztietako irakasle kopururik handiena. Horrek zer esan nahi du? Hemen lortu dena ez dela beste tokietan lortu: guk errotuta daukagu ikastetxeetan bertsolaritza ikastea. Txikitatik barneratzen dugu bertsolaritzarekiko ohitura, eta hori primerakoa da. Bizkaian ahalegin handia egiten dugu hori horrela izateko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión