Borrar
Telepress

Bertso Gazte 2020 deialdia martxan da

Hauxe Arabako Bertsozale elkarteak lurralde historiko honetako Foru Aldundiarekin elkarlanean sustatutako egitasmoa da

UNAI SARRIUGARTE

Larunbata, 22 otsaila 2020, 21:45

Bertso Gazte 2020 deialdia martxan da. Egitasmo honek gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du xede. Hauxe Arabako Bertsozale elkarteak lurralde historiko honetako Foru Aldundiarekin elkarlanean sustatutako egitasmoa da. Hori dela bide, bi eragileek Bertsoa Bizi Gazte bideoklip eta zuzeneko txapelketa aurkeztu zuten duela egun batzuk.

Ekimen hauxe 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzako proposamena da. Gutxienez hiru eta gehienez zortzi ikaslez osatutako taldeek bi-hiru minutuko bideoklipa grabatu eta maiatzaren 15a baino lehen bidali beharko dute bertsoabizi@gmail.com helbide elektronikora. Hala, gazte hauen euskarazko sormena lantzeko helburuarekin, aurretik 1.500 ikaslerekin jorratu dituzte bidekolipak DBHko 18 ikastetxe ezberdinetan.

Bertsoa Bizi Gazte 2016. urtean Arabako Bertsozale Elkarteak martxan jarritako egitasmoa da. Proposamenak euskarazko sormena lantzea du helburu, euskaldunen hizkuntzaren erabilera gazteen artean sustatzeko helburuarekin.

Programak bi lan esparru nagusi ditu; batetik, hezkuntza arautuan kokatua dagoena. Arabako institutuetan, DBH 3-4 mailako klaseetan hiru-lau orduko murgiltze saioak jorratzen dira; eta, bestetik, euren bideoklipak taularatzen dira bertso saio parte-hartzaile baten bidez.

Aurten, pasa den ikasturtean bezala 1.500 gazte ingurura ailegatzea estimatzen dute. Izan ere, murgiltze saio ezberdinen bidez iaz dinamikan esku hartu zuten institutu gehienek aurten ere parte-hartzea erabaki dute. Era berean, bideoklip lehiaketaren bitartez parte-hartzea berdinduko dutela aurreikusi dute.

Halaber, maiatzaren 23an BBG eguna ospatuko dute Legution. Hitzordu honek, Legutioko udaletxearen babesa jaso du. Bertan bisitariek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute, hala nola, bideoklipak ikusi, zuzeneko saioak entzun, herri bazkariaz disfrutatu edota kontzertuetan ondo pasatzeko aukera izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertso Gazte 2020 deialdia martxan da

Bertso Gazte 2020 deialdia martxan da