Borrar
Eneko Sagardoy aktorea Mariasun Landaren ipuin bat irakurtzen Arriaga Antzokian. Bilbo Zaharra Euskaltegia

Berrehun pertsona txandakatu dira Arriagan Mariasun Landaren ipuinak irakurtzen

Bilbo Zaharra euskaltegiaren Literatur Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabea arrakastaz burutu da astearte honetan

Zurekin

Asteartea, 17 azaroa 2020, 19:27

Comenta

Literatur Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabea burutu da astearte honetan Arriaga Antzokian. Irakurleek maskaraz jantzita eta formatu laburrago batean, XIII. edizio hau berezia izan da. Bilbo Zaharra euskaltegiaren antolakuntzarekin eta modu seguruan jokatzen. ez dira ikusi aurreko urteetako irudi batzuk -jende multzorik ez dira egon antzokiaren sarreran eta kalejira ezin izan da egin- eta hamabi ordu beharrean, sei orduko irakurraldi etenik gabea izan da. Baina egin, egin da ekainean bertan behera geratu zen ekitaldia. Izan ere, ekimen hau ikasturteari amaiera emateko antolatu ohi da, Ikasleen Jaiaren barruan.

Goizeko 08.00etatik aurrera, 200 bat lagun txandakatu dira Arriaga Antzokian Mariasun Landaren ipuinak irakurtzen. Horrekin, Bilbo Zaharra Euskaltegiak Haur eta Gazte Literatura omendu nahi izan du. Mariasun Landak berak (Errenteria, Gipuzkoa, 1949) irakurri ditu lehenengo lerroak. Ondoren, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, Maite Salutregi Bilbo Zaharra euskaltegiko ordezkaria, Koldo Narbaiza Bilboko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzia eta Andres Urrutia Euskaltzainburua aritu dira.

Goiz osoan, gizartearen arlo guztiko jendea txandakatu da pasajeak irakurtzen, besteak beste, Itziar Laka hizkuntzalaria, Toti Martínez de Lezea eta Lutxo Egia idazleak, Natxo de Felipe kantaria, Eneko Sagardoy eta Mikel Martínez aktoreak, Xabier Madariaga, Dani Álvarez eta Ilaski Serrano kazetariak eta abar luze bat. Erakundeen aldetik, ordezkaritza handia izan da: Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia; Nekane Balluerka EHUko errektorea, Amaia Arregi Bilboko Lehen Alkate ordea, Andoni Ortuzar EAJko lehendakaria, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatua eta zinegotzi, zuzendari eta diputatu ugari. Gainera Euskaltzaindia, Ikastolen Elkartea, Garraio Patzuergoa, AEK, HABE, Metro Bilbao, Laboral Kutxa, Labayru institutoa, Azkue Fundazioa, APNABI, hainbat ikastola, ikastetxe, euskaltegi eta instituto, sindikatu eta beste erakunde askoren ordezkariak izan dira Arriagan.

Tarteka, Erroman, Leipzigen, Valentzian, Txilen, Bogotan, Berlinen, Mexikon eta munduko beste zenbait Euskal Etxetan grabatutako irakurketaren pasarteak proiektatu dira. Baita hainbat umek eta gaztek grabatutako pasarteak ere. Arriaga Antzokiaren kanpoaldeako pantaila batean eta EITB-ren webgunean jarraitu ahal izan da zuzenean irakurraldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Berrehun pertsona txandakatu dira Arriagan Mariasun Landaren ipuinak irakurtzen

Berrehun pertsona txandakatu dira Arriagan Mariasun Landaren ipuinak irakurtzen