Borrar
Fotolia

BBVAk Deustuko Unibertsitateko Covid-19 Beken funtsean lagunduko du, ikasketak 500 ikasleri finantzatuz

Bi erakundeek berritu duten hitzarmenak «hezkuntzarako behar duten baliabiderik ez duten pertsonei laguntza ekonomikoa ematea» dauka helburutzat

NAHIKARI CAYADO

Ostirala, 10 uztaila 2020, 20:19

Comenta

Deustuko Unibertsitateak eta BBVAk hitzarmena berritu dute. Bankuak Deusto Covid-19 Beka programa berriaren funtsean lagunduko du koronabirusaren pandemiak eragindako krisi ekonomikoa jasaten ari diren graduko ikasleei prestatzen laguntzeko asmoz. Helburua, beste 500 ikasle baino gehiagoren ikasketak finantzatzea izango litzateke. «Banketxe horri esker, euskal gazteek Deustuko Unibertsitatean ikasteko aukera egia bihurtu ahal izango dute», azpimarratu zuen sinadura ekitaldian José María Guibertek, unibertsitateko errektoreak.

Guibertez gain, hitzarmenean BBVAko Iparraldeko zuzendaria den Carlos Gorríak hartu zuen parte ere. Bi erakundeen arteko akordio horrek «talentua eta aukera berdintasuna sustatzearen alde» duten konpromisoa berresten duela nabarmendu zuten, «hezkuntzarako behar duten baliabiderik ez duten pertsonei laguntza ekonomikoa emanez».

Akordioari esker ere, irakasle latinoamerikarren prestakuntzan lagunduko du banketxeak unibertsitateetan lanbide etika ezarriz, eta baita kultura etikoa sustatuko duten zenbait mintegi antolatuz. BBVAko zuzendariak adierazi zuenez, «BBVAk eta Deustuko Unibertsitateak balioak eta helburuak partekatzen dituzte pertsonei laguntzeko konpromisoan».

José María Guibert errektoreak, bere aldetik, esker ona adierazi zion BBVAri Deusto Covid-19 bekan laguntzeagatik, horri esker handituko baita Deustuk bere funts propioetatik jarri dituen 750 mila euroko hasierako ekarpena. Diru-laguntza berri hori unibertsitateak urtero 1.300 ikaslerentzat jarri ohi dituen 2.200.000 euroen funtsen apartekoa da. Deusto Covid-19 beken kanpainak, orain BBVA ere bildu denak, beste 500 ikasle baino gehiagori finantzatu nahi dizkie ikasketak. Era horretan, bekadunen kopurua 1.300etik 1.800era pasako da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo BBVAk Deustuko Unibertsitateko Covid-19 Beken funtsean lagunduko du, ikasketak 500 ikasleri finantzatuz

BBVAk Deustuko Unibertsitateko Covid-19 Beken funtsean lagunduko du, ikasketak 500 ikasleri finantzatuz