Borrar
Maria Perez Cordoba fundazioaren administrazio arduradunak jaso du saria.

Basque Teamek urrezko goi mailako euskararen kalitate egiaztagiria eskuratu du

Eusko Jaurlaritzak Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian eman dio Urrezko Bikain saria

Zurekin

Osteguna, 19 abendua 2024, 08:31

Comenta

Basque Team Fundazioak Urrezko Bikain saria jaso du, euskararen kalitate ziurtagiria, hizkuntza horren erabileran maila gorena aitortzen duena. Golardoa asteazken honetan eman diote Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru zela, eta berarekin batera Sonia Rodriguez, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria ere bertan izan dela.

Aurtengo ekitaldiaren leloa 'Hitzaren uhina, hizkuntzaren oihartzuna' izan da. Basque Teamen aldetik, Maria Perez Cordoba, fundazioko administrazio arduradunak jaso du saria.

Bikain Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Izen ofiziala hauxe da: Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiria.

Bikain ziurtagiria Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatzen duen aitortza-sistema integral baten katebegia da. 97/2023 Dekretuak arautzen du erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzen sistema, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpen bidez EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan Bikain - Euskararen Kalitate-ziurtagiriak lortzeko prozesuak garatzen ditu.

Bikaineko ebaluazioa jasotzen duten entitateek kanpoko agente baten ikuspegia eta kontrastea jasotzen ditu aurrera egiten laguntzeko. Gainera, kanpoko ikuspegi hau jaso ondoren, hala badagokio, erakundeei egindako lana aitortzeko euskararen kudeaketa ziurtagiria ematen zaie ekitaldi publiko batean.

Hauek dira, besteak beste, Bikainen helburuak arlo sozioekonomiko pribatuan: esparru sozioekonomiko pribatuan euskararen erabileraren, presentziaren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatzea eta aitortzea; sektore pribatuan euskararen erabilera areagotzea; erakundeen ezaugarri eta egoeretara egokitutako ebaluazio-prozesuak eskaintzea; erakunde pribatuei euskararen erabileran eta kudeaketan urratsak emateko laguntza ematea; kanpoko adituen ebaluazioaren bitartez entitateei beren indarguneak sendotzeko, zer hobetuak begiz jotzeko, eta aurrera egiteko oinarrizko orientabideak ematea; praktika onak partekatzea, erakunde eta ebaluatzaileen artean; erakunde hauetako askotan erabiltzen diren kudeaketa-sistema aurreratuetan hizkuntza-kudeaketa txertatzea, eta honelako prozesuak abian dituzten erakundeei egindako lanaren eta ahaleginaren aitortza egitea eta berme instituzionala eskaintzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Basque Teamek urrezko goi mailako euskararen kalitate egiaztagiria eskuratu du

Basque Teamek urrezko goi mailako euskararen kalitate egiaztagiria eskuratu du