Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca

Baina nola, Nole?

Harmailatik ·

Tenis jokalari serbiarrak antolatutako txapelketa 'koronabirusaren gunea' bihurtu denetik, DjoCovid deitzen hasi dira Novak Djokovic

Lunes, 29 de junio 2020, 01:09

Bat, bi, hiru... hamalau abesten zuen Bonok. Gaztela-Mantxako politikariak ez, U2ko abeslariak. Novak Djokovic antolatutako txapelketan ez dira hain urrun oraindik heldu. Hamaika (11) koronabirus kasu positibo eman dira bertan jokatu zutenen artean. Eta hamaika izan daitezke gaitz hau nola hedatzen den ikusita...

Publicidad

Gaixorik dagoela esan duen azkena Goran Ivanisevic jokalari ohia da. Egun Novak Djokovic tenislari serbiarraren entrenatzaila. Djokovic bera era positibo eman zuen. Grigor Dimitrov (19. ATP rankinean), Victor Troicki, Borna Coric (munduko 33.), haien entrenatzaileak eta Zadarren Adria Tours txapelketa jokatu zuten tenislariak garraiatu zituen txofer batzuk bezala.

Baina nola, Nole? Polemika gehituz joan da duela bi aste txapelketa bertan bera utzi behar izan zutenetik eta bada DjoCovid bera deitzen hasi dena. Broma txarra. Gehienbat, jokalariaren emaztea ere gaixotu dela kontutan hartzen badugu.

«Zoritxarrez, azken 10 egunetan bi test negatibo eman ostean, hirugarren testaren emaitzak ezagutu berri ditut, eta positiboa da Covid-19rengatik», esan du Ivanisevicek Instagram sare sozialean. Hala ere, Ivanisevicek, Wimbledon (2001) irabazi duen kroaziar bakarrak, ziurtatu du ondo sentitzen dela eta sintomarik ez duela. «Nirekin harremanetan egon ziren guztiei jakinarazi nahi diet Covid-19an positiboa naizela, euren burua eta senideak babesteko behar duten guztia egin dezaten», idatzi du.

Txapelketa Belgradon hasi zen, ekainaren 12an, eta Djokovicek antolatu zuen, erakunde humanitarioentzat dirua biltzeko eta jokalariei erritmoa berreskuratzen eta pandemiaren erdian lehiara itzultzen laguntzeko. Lehen etapa horretan jokalariek elkar besarkatu zuten eta ikusleek ez zuten orokorrean segurtasun distantzia errespetatu, Dominic Thiem austriarrak irabazi zuen, munduko teniseko hirugarren postuan zegoena.

Publicidad

Djokovicek barkamena eskatu du egindako kalteagatik eta txapelketa antolatzean huts egin zuela onartu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad