Borrar

Azterketak Euskaraz!ek eta Seaskako Batzordeak Bordeleko giza katean parte-hartzeko eskua luzatu diete herritarrei

Antolatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, ostiral honetako protestan norbanako ezberdinek esku hartzea ezinbestekoa izango da, hala nola, ikasleek, gurasoek, irakasleek eta euskaltzaleek

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 9 abendua 2021, 12:56

Comenta

Azterketak Euskaraz! kolektiboak eta Seaskako Batzordeak ostiral honetan, abenduaren 10ean, Bordelen ospatuko den manifestazioan parte-hartzeko eskua luzatu diete herritarrei. Honek Errektoretzatik abiatu eta Giza Eskubideen Plazaraino ailegatuko den giza katea osatzea du erronkatzat.

Antolatzaileek nabarmendu dutenaren arabera, protestan norbanako ezberdinek esku hartzea ezinbestekoa izango da, hala nola, ikasleek, gurasoek, irakasleek eta euskaltzaleek. Euren esanetan: «ikasleak izugarrizko inplikazioa aurkezten ari dira borroka horretan, bai kolegioan eta bai lizeoan ere».

Mobilizazio honen bitartez eragile ezberdinek presioa egin nahi dute, behingoz Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubidea izan dezaten. Gainera, Frantziako hizkuntza gutxituen inguruan Parisek duen jarrera ezkorra salatu dute Azterketak Euskaraz! kolektiboak nahiz Seaskako Batzordeak.

Bestalde, nahiz eta Frantziako Gobernua euskarazko murgiltze irakaskuntza bermatzeko eskuorri batzuk prestatzen ari, zirkular horietan azterketak ez direla aipatzen mahaigaineratu du Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak. Seaskak dioenaren arabera, ez daude oraindik horretarako prest, Gobernuko zenbait oraindik frantsesaren nagusitasunaren aldekoak baitira.

2017. urtean Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebetako zientzia azterketa euskara hizkuntzan gauzatu ahal izan zuten, eta, baita zuzendua izan ere. Dena den, urte bat beranduago Frantziar Hezkuntza ministerioak azterketok bereak egin eta euskaraz ez zekiten zuzentzaileek zuzendu zituzten. Harrezkero, egun bitarte eszena hori urtero errepikatu da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Azterketak Euskaraz!ek eta Seaskako Batzordeak Bordeleko giza katean parte-hartzeko eskua luzatu diete herritarrei

Azterketak Euskaraz!ek eta Seaskako Batzordeak Bordeleko giza katean parte-hartzeko eskua luzatu diete herritarrei