Aurtengo Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa asteburu honetan aurkeztuko dute Sopelan eta Leioan
Kostaldeko udalerriaren kasuan, ekitaldia larunbatean izango da, eta Leioan, berriz, igandean. Edukiera mugatua denez, sare sozialen bitartez emango dituzte jarraian ezagutzera
Ibilaldiak doinua eta erritmoa izango du igande honetatik aurrera. Metxa pizteko oraindik bi hilabete falta direnean, Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek euskararen egun handi honi lagunduko dioten abestia eta bideoklipa aurkeztuko dute aste bukaeran. Ekitaldia bikoitza izango da; aurrenekoa larunbat honetan, Sopelan, jarraian, egun bat geroago, Kultur Leioan. Bertan entzun ahal izango dira, bihotza balitz bezala, aurtengo Ibilaldiaren aurreneko taupadak.
Publicidad
Izena dagoeneko badu, Kalakalata baita maiatzaren 30ean egun handia duen ekitaldi honetarako aukeratutako leloa. Kantua aurkeztearekin batera, bideoklipa ere ezagutzera emango da. Tamalez, egungo egoerak honako jardunaldi berezian ere eragina izango du eta edukiera mugatua izango da, baina jarraian sare sozialen bitartez lau haizetara zabalduko da kanta eta partekatuko da bideoklipa.
Bi ekitaldietan soilik gonbidapenen bitartez sartu ahal izango da jendea, dagoeneko banatuta daudenak. Hortaz, pizka bat itxaron beharko da abestia zein den ezagutzeko. Sopelako kasuan, aurkezpena Kurtzio Kultur Etxean izango da, larunbatean, 12.00etatik aurrera. Leioan, bitartez, Kultur Leioa aukeratu da ekitaldia antoaltzeko, ordu berdinean. Behin Leioakoa bukatuta, orduan bai partekatuko dutela gainontzekoekin.
Aurrera urrats hau -bide egiten jarraitzen du Ibilaldiak maiatzaren 30era arte- emango da Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ekitaldiari ongi etorria eman ziotenetik hilabete bat beteko denean. 'Aupa Sopela eta aupa Ibilaldia!', agurtu zuten orduan pailazoek, poztasun aurpegia erakutsiz, Ibilaldia.
«Euskarak blaitzen gaitu»
Nola ez, ongi etorria umorearekin egin zuten eta bideoari barre puntua eman zioten. Aurtengo leloa gogora ekarri zuten, eta, orduan, 'eztabaida' hasi zen. «Aurtengoan Porrupatata izango da», erratu egiten zen Porrotx. Lagundu beharrean, dena gehiago okertu zuen Marimototsek. «Ezz!! Tortilapatata da».
Publicidad
«Baina ze porrupatata ta ze tortila patata... Aurten Kalakalata da!», argitu zuen Pirritxek. «Kalakalata?», galdetu zioten harrituta. «Bai, euskarak blaitzen gaituelako», hori baita aurtengo leloaren esanahia. «Eta guk Euskadi osoa blaituko dugu», zioten jarraian. Orain, dena buzti arte, dantzan jarri nahi dituzte haur zein helduak, erritmoa eman euskararen egun handi honi.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión