Borrar
Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion iazko irailean. Maika Salguero

Atxuriko geltokiaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko jardunaldia, auzoko Eleiz Museoan

'Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia' hitzordua larunbatean izango da 10.30etatik aurrera

Astelehena, 7 abendua 2020, 19:48

Comenta

Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion pasadan urteko irailean, 100 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren. Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Eta, orain, geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak 'Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia' jardunaldia antolatu du, abenduaren 12an, Atxuri auzoko Eleiz Museoan, 10.30etatik aurrera.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, asmoa geltokia eta bere ingurunearen proiektuari buruz eztabaidatzea da, hiria eraldatzeko prozesu estrategikoa, pertsonak, eguneroko bizitzako premiak eta espazioarekin eta lurraldearekin duen harremanak oinarri hartuta. Are gehiago, hiria, zaintza, ingurumena, pertsonen arteko harremanak, eta, orohar, osasun fisiko eta emozionalari dagokionez, bizi-kalitatearen hobekuntza oinarri hartuta eraldatzea eta aberastea ere bilatuko da eztabaidan

Zehazki, Atxuriko Eleiz Museoan ospatuko den jardunaldi horretan hizlari izango dira Atxu Amann Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakaslea eta arkitektoa, eta Koldo Telleria UPV/EHUko Arkitektura irakaslea. Gero, EHUko Arkitektura Eskolako ikasleek 'Gune irekien antolakuntza eta hiri ekipamenduak' irakasgaian landu dituzten eta Eleiz Museoan ikusgai egongo diren Atxuriko geltokiari buruzko proiektuak aurkeztuko dituzte. Eta, ondoren, mahai-inguru bat egingo da hizlarien eta erakundeetako ordezkarien artean, geltokiaren etorkizuneko alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzen saiatzeko.

.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Atxuriko geltokiaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko jardunaldia, auzoko Eleiz Museoan

Atxuriko geltokiaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko jardunaldia, auzoko Eleiz Museoan