Borrar
Maialen Chourraut, elkarrizketa batean. Arizmendi
«Askotan euskara haurren hizkuntza bihurtzen da»
EL CORREO ere euskararen bidetik

«Askotan euskara haurren hizkuntza bihurtzen da»

Lasarteko urrezko domina Kataluniara joan zen bizitzera orain dela hamabi urte. Etxean euskaraz egiten du beti, eta Tokioko Olinpiar Jokoetan maila ona eman nahi du

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 27 de noviembre 2018, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maialen Chourraut Seo de Urgelen bizi da. Orain dela hamabi urte inguru heldu zen Kataluniako Pirineoetako txoko horretara, eta Lasarte maitetik gauza garrantzitsuak gorde bazituen ere, preziatuenetakoa ama hizkuntza da.

Piraguista arrakastatsuak Rio de Janeiron lortutako urrezko domina (2016) errepikatu nahi du urte eta erdi barru ospatuko diren Tokioko Olinpiar Jokoetan. Hori lortzeko bidean, dena den, argi dauka entrenamendu gogorrak eta Pirritx eta Porrotxen abestiak tartekatuko dituela. Azken boladan etxeko Dj izendatu dute Ane, eta pailazo euskaldunen abestiak euren bizitzako soinu bandaren parte garrantzitsu bilakatu dira.

Xabier Etxaniz bere senarrarekin partekatzen du Chourrautek bost urteko altxor magiko horrenganako maitasuna. Kirol arloan, gainera, Donostiako entrenatzailea bere prestakuntzaz arduratzen da, eta jaioterritik 500 kilometro ingurura bizi badira ere, hirurak euskaraz komunikatzen dira, beti.

35 urteko kirolariak, beraz, Euskaraldia bere eguneroko atmosferan sentitzen duela dio. Eta katalanarekin belarriprest aitortzen bada ere, euskararekin argi dauka ahobizi dela. Txaparik gabeko ahobizia, hain zuzen ere.

-Chorraut, abizen polita eta bitxia. Zer esan nahi du?

-Chorraut Chorroutetik dator, eta Chorrout, Txurrut-Xurrutetik: etxearen iturri ondoko ura. Iparraldeko abizenak frantsesera itzuli zirenean «sugut» esaten hasi ziren, eta akats tipografiko baten ondorioz, Chourraut-en eratorri zen. Urte askoko gauza da.

-Jatorria presente duzula nabaritzen da...

-Izeba batzuk ibili ziren gure abizena nondik zetorren ikertzen, eta lortu zuten bere jatorria ateratzea, bai. Chourraut aldeko familia Naparra, Pirineoetakoa... Mugatik oso gertukoa da.

-Euskal hiztunak dira haiek?

-Nire gurasoen etxean, ahizpak eta biok amarekin beti euskaraz hitz egin izan dugu. Aitarekin, ordea, gaztelaniaz. Bera Iruñeakoa da, eta txikitatik gaztelaniaz hitz egin du. Nire amonaren aiton-amonek bazekiten euskaraz hitz egiten, baina hizkuntzarekiko katea hor apurtu zen, eta ondorengoei ez zitzaien ezer iritsi. Hori berreskuratu nahian, aitak euskaltegi batean izena eman zuen orain dela urte asko, baina inoiz ez da natural sentitu euskal hizkuntzan.

-Zuk ez duzu euskaltegirik behar izan, noski.

-Pixkat lotsa ematen dit, baina 18 urterekin EGA ateratzen saiatu nintzen, eta atarikoa suspenditu nuen. Ezer prestatu gabe aurkeztu nintzen azterketara, baina ez nuen uste arazorik izango nuenik. Betiko hiztuna izan naiz, eta ikasketetan ez dut arazorik izan. Momentu horretan, sistemarekin benetan nazkatu eta haserretu nintzen, eta ez nuen ahalegin gehiagorik egin. Uste dut orain ikasketak euskaraz egiten dituenari euskarazko titulua zuzenean ematen diotela. Hori logikoagoa iruditzen zait.

-Goi mailako ikasketak egin zenituen?

-Enpresaritza diplomatura egin nuen euskaraz Donostiako fakultatean, eta lizentziatura lortzeko distantzia luzeko ikasketak gaztelaniaz egin ditut. Dena den, badakit Landaberri ikastolan zein Lasarteko institutuan eta Euskal Herriko Unibertsitatean euskaraz ikasketak burutzeko aukera izan dudala, eta hori hor dago. Zorionez, gaur egun edonork egin ditzake ikasketa guztiak euFFskal hizkuntzan.

-Orduan, egoera hobetu egin da?

-Ez dakit. Nik ikusten dudana da askotan euskara haurren hizkuntza bihurtzen dela. Umeek ikastolan euskeraz hitz egiten dute, umeei euskaraz hitz egiten diegu, baina handitzen direnean lagunen artean gaztelaniaz hitz egiten hasten dira. Harritu egiten nau Aneren adineko umeak ikastolan dena euskaraz egin eta gero beraien artean, lagun berrien artean, gaztelaniaz hitz egiten ikusteak. Horrek txokatu egiten dit.

-Eta Anek?

-Euskaraz hitz egiten dionari euskaraz egingo dio. Berdin gertatzen zaio gaztelania eta katalanarekin.

-Zer egin daiteke hiztun berriak lortzeko?

-Ez daukat argi, baina askotan gaiztoak izaten gara besteen hanka sartzeekin. Norbaitek gaizki egiten du, eta (kar, kar) barre egiten dugu saiatzen ari denean. Hori guztion artean aldatu behar dugu.

-Euskaraldia aurrrapausoa da?

-Batzuetan kostatu egiten da gure hizkuntza kalera ateratzea, eta Euskaraldiak aukera hori ematen digu. Antzeko ekimen bat egin genuen Lasarten duela urte batzuk, eta esperientzia hori Euskal Herri osora zabaltzea ideia ona iruditzen zait. Azken batean, hizkuntzarekiko harremana ohitura kontua da, eta askotan gakoa da elkarrizketa nola hasi. Pertsona bat ezagutzen duzunean berarekin gaztelaniaz hitz egiteko ohitura hartzen baduzu, gero ez dakizu euskaraz dakien edo ez. Euskaraldiak hori aldatzeko balioko du.

-Hizkuntza gehiago menperatzen dituzu?

-Ingelesa eta gaztelania. Eta Ane eta bere lagunekin katalanez hitz egiteko gai naiz (kar, kar). Nagusiek hizkuntza horretan hitz egiten badidate berdin dit, baina nik gaztelaniaz erantzuten diet, erosoago sentitzen bainaiz.

-Zaletasun asko dituzu?

- Piraguismoa da nire zaletasuna.

-Bakarrik?

-Estilo guztietako musika entzutea ere gustatzen zait. Denetarik, reggaeton eta horrelakoak izan ezik.

-Telesairen bat jarraitzen duzu?

-Etxean ez daukat telebistarik eta ez dut ikusten. Internet bidez gauza gutxi begiratzen dut, eta, orokorrean, jatorrizko bertsioa gustatzen zait.

-Kirolari dagokionez, non duzu burua orain?

-Urrun dagoela badirudi ere, Tokiorako bidea hurbil dago, eta erronka horretan pentsatu behar dugu.

Perfil

  • Ahobizi. Tanto Maialen como su hija Ane (5 años) y su marido Xabier hablan euskera siempre que pueden. Viven a casi 500 kilómetros de su Gipuzkoa natal, pero eso jamás les ha alejado de su lengua materna. En casa no hablan otra cosa y cuando están con amigos de la talla de Joan Crespo, piragüista al que tienen muy cerquita, el euskera es pieza fundamental. Lo mismo les ocurre cuando van a Lasarte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios