Borrar
Obra honek Pablo Picassok Gernikako Bonbardaketaren inguruan egindako margolanaren sormen prozesua aztertzen du.

'Artean amesgaizto' lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa

Komikigintza atsegin duten eta horretan lehen pausuak egiten ari diren gazteei zuzendutako lehiaketa da honakoa

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 15 ekaina 2022, 18:18

Comenta

'Artean amesgaizto' lanarentzat izan da Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren bigarren edizioa. Irabazleek marrazteko tablet bat eta Xabiroi komiki aldizkariaren urtebeteko harpidetza jaso dute sari gisa. Horrez gain, Xabiroi aldizkarian lan hauxe argitaratu egingo dute, aurtengo urriko zenbakian plazaratuko delarik lana, Euskal Herriko hainbat komikigile ezagunen lanekin batera. Komikigintza atsegin duten eta horretan lehen pausuak egiten ari diren gazteei zuzendutako lehiaketa da honakoa.

Orotara 83 lan aurkeztu dira Euskal Herriko Ikastolen II. Komiki Lehiaketara. 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei bideratuta doa hauxe, eta Euskal Herriko Historiaren pasarte bat irudikatu behar izan dute bertan. Bigarren edizio honetarako hautatutako gaia Gernikako bonbardaketa izan da.

'Artean amesgaizto' obrak Gernikako bonbardaketa zuri-beltzeko margolan handi eta ezagun batera eraman zuen Pablo Picasso artistak. Hala margolan hura sortzeko prozesua ematen du ezagutzera obrak. Itxaso Larraiotz, Araika Arriaga eta Leire Segura izan dira komiki honen egileak.

Amaia Ballesteros, Ekaitz Agirre Garluk, Joseba Larratxe Josevisky, Aritz Trueba eta Koldo Aldabek osatu dute bigarren edizio honetako epaimahaia. Epaimahai honek lan guztien artean hamar finalista hautatu zituen, eta horien artetik aukeratu dute talde irabazlea. Epaimahaiak 'Artean amesgaizto' obraren kalitate ezinhobea goraipatu du, marrazteko teknika eta gidoia ikaragarriak izan baitira, eszenak kateatzeko modua ere azpimarratu dutelarik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Artean amesgaizto' lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa

'Artean amesgaizto' lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa