Borrar
Martin Aramendi, UEMAko lehendakaria, elkarrizketa batean. Adobestock

Arnasguneei buruzko nazioarteko konferentzian parte hartzeko deia egin du UEMAk

Udalerri euskaldunetako alkate, udal ordezkari, teknikari eta euskaltzaleei luzatu die eskaera. Hitzordu honek Euskal Herriko ikerlari eta adituak ez ezik, Eskozia, Gales, Kanada, Katalunia eta Hego Tiroleko hizlariak ere bilduko ditu

Asteartea, 23 iraila 2025, 11:56

Comenta

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) arnasguneei buruzko nazioarteko lehen konferentzian parte hartzeko deia egin die udalerri euskaldunetako alkate, udal ordezkari, teknikari eta euskaltzaleei. Hitzordua Azpeitian izango da urriaren 16an eta 17an eta arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantzia landuko da bertan. Izan ere, arnasgune deitzen zaie herri euskaldunei, euskarak arnasa hartzen duelako horietan, eta herri horiek ere arnasa ematen diotelako euskarari bere osotasunean.

Euskal Herriko ikerlari eta adituak ez ezik, Eskozia, Gales, Kanada, Katalunia eta Hego Tiroleko hizlariak ere bilduko ditu konferentzia honek bi helburu nagusirekin: alde batetik, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan arnasguneek duten garrantzia aztertzea eta gogoeta piztea; eta bestetik, hizkuntza gutxituen egoera soziolinguistikoa sendotzeko proposamen zehatzak eta neurriak partekatzea eta zabaltzea.

Hala, bi egun emango dituzte hizlari esanguratsuek aurkezpenak, eztabaidak eta mahai-inguruak egiten, arnasguneen inguruko ikuspegiak eta esperientziak elkarbanatuz. «Gaiari ikuspegi askotatik helduko zaio, besteak beste, dinamika soziolinguistikoa, demografia, hizkuntza-politika, garapen sozioekonomikoa, kulturgintza, lege-babesa eta hiztunen ahalduntzea aztertuz», diote antolatzaileek.

Ildo horretan, azpimarratu dute «mugarria» izango dela mundu osoko soziolinguista, hizkuntzalari eta adituentzat. «Euskara da gure herrien nortasunaren orube sendoena eta, beraz, nazioarteko beste ekimen batzuetara, turismo azoketara eta antzekoetara joaten garen bezala, udalerri euskaldunetako alkateen eta ordezkarien ardura da gai honen inguruko puntako adituen eta politiken berri izatea eta udalerri euskaldunetatik horiek aldarrikatzea», amaitu du UEMAko lehendakari Martin Aramendik, bertako kide diren udaletako alkate, udal ordezkari, euskara teknikari eta oro har euskaltzale guztiei konferentzian parte har dezaten eskatu ondoren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arnasguneei buruzko nazioarteko konferentzian parte hartzeko deia egin du UEMAk

Arnasguneei buruzko nazioarteko konferentzian parte hartzeko deia egin du UEMAk