Urgente Japón activa la alerta de tsunami ante un terremoto de magnitud 7,6
Zaldi bat, Gorbeian. Fotolia

Gorbeia, Armañon eta Urkiolako parketxeak irekiko dituzte berriro asteartean

Bizkaiko Foru Aldundiak bisita gidatu eta autogidatuak eskainiko ditu, aldez aurretik erreserba eginez

Zurekin

Viernes, 29 de mayo 2020, 21:40

Publicidad

Bizkaiko Foru Aldundiak asteartean, ekainaren 2an, zabalduko ditu berriro Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeak. Lurraldeko parke naturaletako interpretazio zentroek berriro emango dute zerbitzua, covid-19aren hedapena geldiarazteko ezarritako segurtasun neurrietara egokituta, eta bisita gidatu eta autogidatuak eskainiko dituzte, aldez aurretik erreserba eginez.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, bisita gidatuak doan izango dira eta ingurumen hezitzaile batek parte hartuko du, gutxi gorabehera ordu eta erdiko ibilbidea zuzenduz. Gutxienez sei eta gehienez hamabi pertsonako taldeak osatuko dira, eta, konfinamendua arintzeko faseetan aurrera egin ahala, talde bakoitzeko parte hartzaile kopurua handitzen joatea aurreikusi da. Taldeak banandu egingo dira, ekipamenduen barruan eta kanpoan txandaka jarduerak egin ahal izan ditzaten.

Parketxe guztietan bi irteera antolatuko dira astelehenetik ostiralera: bat larunbatetan, familientzat, eta bestea igandeetan, helduentzat. Jarduerak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira.

Armañonen, parketxearen ingurutik Zojako begiratokira iritsi arte egingo dira ibilbideak; Gorbeian, Saldropo ingurutik eta Otzarretako pagaditik igaroko dira lanegunetan eta larunbatetan, eta Larreder ingurutik, igandeetan; Urkiolan, Saibitik egingo dira astegunetan eta igandeetan, eta aparkalekutik santutegira Aldazitalako aisialdirako gunea bisitatuz, aste barruan eta larunbatetan. Bisita gidatuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da mezu elektroniko mezu bat bidaliz edo telefonoz parketxeetara deituz.

Bisita gidatuak, baina distantziarekin

Autogidatutako bisiten kasuan, parte hartzaileei dokumentu bat emango zaie, jarduerari, jarraitu beharreko ibilbideari eta interesguneei buruzko informazioarekin, eta ibilbidea egiteko unean dagoen arintze fasearen arabera hartu beharreko segurtasun neurriekin.

Publicidad

Familiek ginkana autogidatu bat egin ahal izango dute parketxe bakoitzean, bai eta geolokalizazio jarduera bat ere, eta parke naturalaren barruko interesgune bati dagozkion koordenatu zehatz batzuk bilatu beharko dituzte, azalpen labur batekin.Jarduera horiez gain, Bizkaiko parke naturaletako interpretazio zentroen ohiko eskaintza osatzen duen erakusketa iraunkorra ere bisitatu ahal izango da.

Esan bezala, ekipamenduetara sartzeko beharrezko segurtasun neurriak ezarri dira, hala nola, instalazioetara hurbiltzen direnen artean bi metroko distantzia mantentzea, eta, beraz, bisitari kopuruari dagokionez mugak ezarriko dira. Gainera, bisita egiteko maskara erabiltzeko gomendioa egingo da, eta zentroan normalean eskuz ukitu daitezkeen interpretazio baliabideak hesiz inguratuko dira.

Publicidad

Bestalde, Bizkaiko aisialdirako guneak ere erabiltzeko moduan daude, osasun agintariek espazio publiko irekiak erabiltzeko unean ezarritako neurriak kontuan hartuta. 2. fase honetan, adibidez, bi metroko segurtasun distantzia mantendu beharko litzateke, eta taldeak ezin izango lirateke 15 pertsonatik gorakoak izan. Argi dago, beraz, pixkanaka-pixkanaka normaltasunera bueltatzen ari garela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad