Borrar
Luisgé Martín. Europa Press
Territorios

Fiskala eta sormen-lanak

Jurisprudentziak debekuaren alde egin izan balu, ataka ederrean geundeke

Sábado, 17 de mayo 2025, 00:12

1872an Anna Stepanova Pirogovak bere burua tren baten aurrera bota zuen adulteriozko tragedia baten ondoren. Tolstoiren landa-etxetik gertu izan zen hori. Tolstoik ezagutzen zuen ... Anna, eta autopsiara ere joan zen. Hezur haragizko pertsonaia horretatik atera zuen hilezkor bihurtu zen fikziozko Anna Karenina. Gai delikatua zen adulterioa garai hartan. Pentsa, urte batzuk lehenago, Flaubert auzitegietara eraman zuten gai bera ardatz zuen 'Madame Bovary' eleberriagatik, jokabide zintzoaren eta moraltasun erlijiosoaren aurkakoa zela leporatuta. Epaiketaz arduratu zen Pinard fiskalak zera esan zuen: «Arauak betetzen ez dituen arteak arte izateari uzten dio; erabat biluzten den emakume bat bezalakoa da. Artean zintzotasun publikoaren arauak ezartzea ez da hura azpiratzea, ohoratzea baizik». Jakin beharko genuke zehatz-mehatz zer zuen buruan fiskalak zin-tzotasunarekin, zer ote den juridikoki zintzotasuna, eta kanpora ala barrura begirakoa kontuan hartu behar ote den. Pinardek berak, Baudelaire eraman zuen auzitegien aurrera urte batzuk geroago, 'Gaitzaren loreak'en argitalpenaren karira. Epaiak moralak ez omen ziren sei poema utzi zituen liburutik kanpo, sexuari eta bekatuari buruzko aipamen irekiak egiten zituztelako. Horrez gain, isuna jarri zion poetari.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Fiskala eta sormen-lanak

Fiskala eta sormen-lanak