Jon Arias semea Imanol Arias aitarekin batera arituko da 'La vida a palos' antzezlanean
Campos Elíseos antzokian egingo da lanaren estreinaldia, eta ekainaren 28tik uztailaren 1era ikusi ahal izango da, Bilbon
amalia ibargutxi
Domingo, 15 de abril 2018, 23:20
Askorentzat aurpegi ezezaguna ezkutatzen da Jon Arias izenaren atzean. Bere aitarena, aldiz, aski ezaguna da: Imanol Arias, 'Cuéntame como pasó' saioko aktorea, hain zuzen. 'La vida a palos' elkarrekin egingo duten lehen lana da, eta Bilboko Campos Elíseos Antzokian estreinatuko dute ekainaren 28an.
Publicidad
24 urte antzokietatik kanpo ibili eta gero, Imanol Arias protagonista modura itzuliko da agertokietara 'La vida a palos' lanarekin. Gauzak horrela, aita-semeak taula gainean nola konpontzen diren ikusteko aukera izango da, fikzioan ere Jon Imanolen seme izango baita.
Pedro Atienzaren testua da 'La vida a palos' obra, José Manuel Morak egokitutakoa eta Carlota Ferrer-ek zuzentzen duena. 'El Alcayata' da istorioko protagonista, Atienzaren 'alter egoa' dena, alegia. Aita-seme batzuen elkar berraurkitzearen inguruko antzezlana da, Alcayatak guraso-baimena galdu ondoren semearekin topo egin eta batera egingo dituzten bi bidaien ingurukoa, hain zuzen. Bestalde, flamenko-kantari batek lagunduko dio Alcayataren maitasun-biografiaren errepasoari.
Jon Arias ez da, hala ere, hasiberria. 'La vida a palos' obran aritu aurretik, bide luzea ibili du antzerkian, zineman eta telebistan. Bere bokazioa antzerkigintzan topatu duen seinale, 'Unas navidades Disney' bezalako musikaletan parte hartu du eta King's College-ko antzerki-taldeko kiderik gazteena izatera iritsi da.
Halaber, musika-munduan murgilduta dago, eta musikari eta konpositore gisa aipatzekoa da bere Layaboutus banda; hiru disko dituzte jada, eta Espainian eta Europan zehar eskaini izan dituzte kontzertuak.
Publicidad
Aita-semeok Campos Eliseos Antzokian estreinatuko dute 'La vida a palos' antzezlana, ekainaren 28an, eta uztailaren 1era arte izango da ikusgai.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión