Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Ardo eta enoturismoko profesionalak, Gasteizen

Ardo eta enoturismoko profesionalak, Gasteizen

IWINETC 2019 Enoturismoren Nazioarteko Biltzarra ospatzen ari dira Gasteizko Europa jauregian

El Correo

Martes, 12 de marzo 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteartetik ostegunera arte IWINETC 2019 Enoturismoren Nazioarteko Biltzarra ospatzen ari dira Gasteizko Europa jauregian. Biltzarrak mundu osoko 250 profesional baino gehiago bilduko ditu, hala nola enoturismokoak eta ardoaren mundukoak, bidaia agentzietakoak eta bidaia agentzia espezializatuetakoak.

Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarria eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko presidente María Asun Saenz de Samaniego inauguratu dute astearte honetan sektoreko topaketa garrantzitsuenetako hau.

IWINETC 2019 biltzarrak bi ponentzia egun izango ditu Gasteizko Europa jauregian eta workshop jardunaldi bat Arabako Errioxan. Prentsa espezializaturako eta bidaia antolatzaileentzako bidaiekin osatuko da programa, Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko erakargarritasunak erakusteko. Jarduera osagarriak martxoaren 17ra arte egingo dira.

Australia, Alemania, Kanada, Britainia Handia... Hogei bat herrialdetako sektoreko 250 profesional inguru izango dira hitzaldietan,

Berrikuntza, marketin eta marka sorkuntza, garapen profesional eta sareen arloetako adituak izan ziren protagonista asteartean izandako ponentzietan eta berdin gertatuko da asteazkenean Europa jauregikoan izango direnetan. Hogei bat herrialdetako sektoreko 250 profesional inguru izango dira hitzaldietan, besteak beste, Australia, Alemania, Kanada, Britainia Handia, Israel, India, Italia, Japonia, Errusia, Uruguai, AEB eta Hegoafrikakoak. Aurreneko bi ponentziek Euskadiren eta Arabako Errioxaren garrantzia nabarmendu dute helmuga enoturistiko gisa.

Gainera, bai astearteko zein asteazkeneko hitzaldietan, produktu enoturistikoen hornitzaileen erakusketa eremu zabal bat izango da Europa jauregian, hala nola elkarteak, turismo bulegoak, museoak, hotelak eta upeltegiak.

Ostegunean, bestalde, lan jardunaldi bat egingo da Arabako Errioxako Guardian, enoturismoan espezializatutako 45 bidaia agentziak eta bidaia antolatzaileren parte hartzearekin. Arabako Errioxako, Arabako eta Euskadiko upeltegiek, hotelek eta zerbitzu enpresek beren zerbitzuak aurkeztuko dituzte topaketa profesional honetan, etorkizuneko lankidetzak lortze aldera. Mundu osoko enoturismoko agentzia espezializatuak daude bilkuran, AEB, Frantzia, India, Hong Kong, Alemania, Mexiko edo Filipinetakoak.

Sektore enoturistikoaren ikuspegi zabala

Halaber, bihar ostegunean hasiko dira bisitak, enoturismoan espezializatutako hamabi hedabideren parte hartzearekin. AEB, Australia, India, Erresuma Batua, Norvegia, Hegoafrika eta Australiatik helduak, sektore enoturistikoaren ikuspegi zabala eskainiko zaie, Euskadiko enoturismoko upeltegi, baliabide eta lokalizazio nagusietako batzuetara hurbilduko dituzten bidaien programa batean oinarrituta.

Ostiralean, familiarizazio bidaia bat egingo da, lan jardunaldian parte hartu duten bidaia antolatzaileei zuzendua. Familiarizazio bidaiak marketineko estrategia bat dira, bidaia antolatzaileek helmuga ezagutu dezaten eta ondoren haien bezeroei konfiantzaz eta segurtasunez eskaini diezaieten.

Bidaia antolatzaileentzako familiarizazio bidaiak Euskadiko enoturismoari lotutako baliabide nagusiak ezagutzera emango dizkie, eta produktuaren «erakusleiho onena» da, ondoren egonaldiak salduko dituen bidaia agenteak zuzenetik bizi dezakeelako esperientzia, eta gero bere bezeroei transmititu.

Familiarizazio bidaiaren xedea Euskadiko erreferentzia enoturistiko onenetako batzuen ikuspegi panoramiko bat eskaintzea da. Lehenengo egunean Arabako Errioxako baliabideak bisitatuko dituzte, besteak beste, Baigorri, Eguren Ugarte, Almazara Moredan (Araba), Villa Lucía Ardoaren Zentroa eta Casa Primicia. Ostirealean Gipuzkoa erakutsiko zaie, Donostiara eta Getariako Gaita upeltegira egingo duten bisitaldian. Azken egunean, bidaia antolatzaileek Bilboko leku adierazgarrienak ezagutuko dituzte eta Fernando Canales chefaren Despensa del Etxanobe bisitatuko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios