La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
Adobestock
Territorios

Sufragistei esker

Duela gutxi, telebistan pasieran nenbilela, kate batean 'Sufragistak' filmarekin egin nuen topo. Hasita zegoen, baina nire enegarren ikustaldia zenez, berehala kokatu nintzen kontakizunean eta bertan gelditu nintzen. Minutu gutxiren buruan harrapatuta nengoen bertan. Hunkigarria da filma, ia edonorentzat eta akats bat aipatzekotan hauxe seinalatuko nuke: ez da apenas azaltzen emakume askok sufragisten kontra izan zuen jarrera aktiboa.

Publicidad

Aspaldiko kontuak, bai, joan baita geroztik mende bat. Eta horrekin batera, askorentzat gertakizun ezezagunak, ez dutelako sekula horren berri izan eta beste hainbatentzat ezagutu bai, baina baztertu nahi luketen iragana. Edozein kasutan ere, haiengatik izan ez balitz, jipoiak, bazterkeria eta kartzela pairatu zuten emakume haiengatik izan ez balitz, ez geundeke gauden puntuan.

Ez digute emakumeoi ezer oparitu, ez da inoren graziari esker gertatu dena gertatu, ez genituzke gaur ditugun eskubideak izango emakume haien borroka gertatu izan ez balitz. Badakit orain batzuk uste dutela modu naturalean heldu garela hona, ama sakrifikatuei eta amona maitagarriei zor diegula lortu duguna. Edonori, feministei izan ezik.

Oraindik ere, askotan entzuten dugu historiaren bertsio hori, putzura botatako harriaren azken uhinari erreparatzen zaio, ez harria bota zuenari edo harri horrek eragindako lehen uhinari. Filmak Bretainia Handian gertatutakoa kontatzen digu. Bitartean, ez dakigu nola heldu zen guregana sufragisten itzala, ze emakumeren borrokari zor diegun gaur egun zuhaitz sendo eta adartsua den feminismoa.

Nire esku balego, hiri, herri eta herrixka guztietan eraikiko genioke monumentu bat feminista ezezagunari, gerrateen ondoren soldadu ezezagunaren ohoretan eraiki izan diren oroitarrien antzera. Eta gutxienez urtean behin, bertara joango ginateke loreak uztera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad