Askotan argazki batek bertan daudenek uste dutena baino gehiago erakusten du. Duela gutxi Granadan Europako agintarien talde argazki ofiziala da adibide bat, baina ia taldeko edozein argazkik balio du. Badaezpada, irakurle, begira ezazu argazki hori sareetan, arretaz.
Publicidad
Ikusiko duzu, hori nabarmena da, emakume gutxi dagoela bertan. Ez gaitu horrek harrituko. Baina beste xehetasun bat aipatu nahi dut gaurkoan. Ikusiko duzu gizonezko guztiek gutxienez hogei zentimetroko distantzia dutela bi oinen artean, hots, zangoak aldakek agintzen duten jarreran daudela, aldaketatik zuzen.
Bertako emakumeek, berriz, oin bat bestearen aldamenean dute, kasu batzuetan elkar ukitzen dutela, ia-ia itsatsirik. Aldaken aginduen kontra, izterrezurrak barrura beharturik. Gainera, eta hori xehetasun bat baino gehiago da, takoizko oinetakoak dituzte soinean: ezin oztopo gehiago zutik modu egonkorrean egon ahal izateko.
Gainera, gorpuzkera hori ez da argazkietan soilik ikusten. Edozein tabernatan, edalontzi bat eskuan, kalean talde txikitan edo ilara batean, emakumeok gehienetan oinak elkarturik ditugu eta gizonezkoek, ordea, ez, gizonezkoek aldaken agindua betetzen dute eta emakumeok kontra egiten diogu.
Ni behintzat ez nintzen horretaz jabetu soinketa irakasle batek ikusarazi arte. Zutik geundela beti esaten zigun aldaken norabidea jarraitu behar dutela izterrezurrek, zuzen, beraz, oinen artean gutxienez hogei zentimetro utziz. Orduan hasi nintzen erreparatzen zer egiten zuten gainerako emakumeek edozein egoeratan.
Publicidad
Ez dut gogoan inork, inoiz, oinak elkar josiak izan behar nituela esan zidanik. Seguruenik besteek egiten zutena errepikatuz ikasi nuen zer egin behar nuen, zertan ari nintzen konturatu gabe. Izterrak itxi, oinak elkartu, eserita nahiz zutik. Ez da zaila keinu horretan metafora bat ikustea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión