Borrar
Larrialdietarako Arabako Funtsak aurten orotara 285.000 euroko aurrekontua izan du.

Arabako Larrialdietako Funtsak 100.000 euro bideratuko ditu Kongon eta Angolan landuko diren proiektu solidarioetara

Larrialdietarako Arabako Funtsaren 50.000 euro Manuel Iradier Elkarte Afrikanistara joango dira eta beste horrenbeste Acción Contra el Hambre fundaziora

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 16 abendua 2022, 17:00

Comenta

Arabako Larrialdietako Funtsak 100.000 euro bideratuko ditu Kongon eta Angolan landuko diren proiektu solidarioetara. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Larrialdietarako Arabako Funtsaren 50.000 euro emango dizkiete Manuel Iradier Elkarte Afrikanistari eta Acción Contra el Hambre fundazioari.

Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak 50.000 eurook Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean, Laku Handien eskualdean, talde armatuen arteko liskarren eta indar erregularren operazio militarren ondorioz sortutako larrialdi humanitarioan laguntzeko erabiliko ditu. Egitasmo honen bidez bizirirauteko oinarrizko elikadura bultzatuko da. Diru-laguntza honen onuradunak Nunduko eta Unbirako zonaldeetako muturreko kalteberatasun egoeran dauden pertsona desplazatuak izango dira.

Acción Contra el Hambre fundazioak, berriz, Angolako Cunene eta Huila probintzietako 11 erkidegoetako sukalde komunitarioetarako elikagaiak eta salgaiak eskuratzeko baliatuko ditu 50.000 eurook. Estimatzen dutenez 417.000 pertsona inguruk sufritzen dute desnutrizioa, Angolako hegoaldeko lehorte iraunkorraren ondorioz. Diru-laguntza honen bitartez 5.250 otordu inguru eskainiko dira sukalde komunitario bakoitzeko.

Larrialdietarako Arabako Funtsak aurten orotara 285.000 euroko aurrekontua izan du. Horietatik 150.000 euro Arabako Foru Aldundiak ipini ditu, eta 135.000 euro Gasteizko Udalak. Diru-laguntza hauen bidez Arabako GGKek proiektu solidarioak gauzatu dituzte Ukrainan, Kamerun, Gambian edpta Palestinan. Lau herrialde hauei oraingo honetan Kongoko Errepublika Demokratikoko eta Angolako eskuhartzeak gehituko zaizkie.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Arabako Larrialdietako Funtsak 100.000 euro bideratuko ditu Kongon eta Angolan landuko diren proiektu solidarioetara

Arabako Larrialdietako Funtsak 100.000 euro bideratuko ditu Kongon eta Angolan landuko diren proiektu solidarioetara