Antzerkigintzaren hainbat hitz eta esamolde arautu ditu Euskaltzaindiak
Orotara antzerkigintzarekin zerikusia duten ehun hitzetik gora daude kontsultagai 21 orrialdeko hiztegitxo honetan
Unai Sarriugarte
Martes, 21 de marzo 2023, 19:10
Antzerkigintzaren hainbat hitz eta esamolde arautu ditu Euskaltzaindiak eskuorri batean, Uzei Terminologia eta Lexikologia Zentroarekin elkarlanean. Euskararen Akademiak antzezpenarekin, oro har, erlazio estua aurkezten duten batzuk hautatu ditu hiztegi arauemailetik, 'Antzerkigintza Euskaltzaindiaren Hiztegian' izeneko lana osatzeko ahaleginean. Nahi duen edonork eskuragarri dauka liburuxka hauxe hemen.
Orotara antzerkigintzarekin zerikusia duten ehun hitzetik gora daude kontsultagai 21 orrialdeko hiztegitxo honetan. Aldaera horien artean honakoak nabarmendu daitezke, hala nola, atrezzo, esketx, casting kamerino, hitzaurre, kale antzerki, opereta, pantomima, maskarada edota zulogune. Hitz bakoitzaren azalpenarekin batera, hauexek esaldi batean nola erabili daitezkeen ezagut dezakete irakurleek.
Antzerkigintza Euskal Herrian erabat errotuta dugun arte diziplina dugu, euskara hizkuntza sustatu eta bultzatzeko ezinbesteko motorra dena, hain zuzen ere. Hala, testuinguru horretan Euskararen Akademiak ezinbesteko ikusi du alor horren inguruko hainbat modu eta aldaera biltzea hiztegi espezifiko batean.
Izan ere, euskaraz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia 1919az geroztik. Hortaz, bere egitekoa du mintzaira horri buruzko ikerlanak lantzea, baita hauxe babestea ere, Euskararen Akademiak eman dituelarik euskara hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.