Borrar
Andres Illana, Gaden elkarteko bazkide sortzailea. IGOR AIZPURU

Andres Illanaren liburu berria

EKOLOGIA ·

Arabako Naturaren Babesa eta Ikerketa Taldearen ikerlaria Bilbon egongo da ostegunean

ZUREKIN

Asteartea, 17 abendua 2019, 23:16

Comenta

Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea erakundeak antolatuz datorren orteguneko 19.00etan Bilboko Ekoetxean (Pelota K. 5, behea) hitzaldi bat emango da 'Propuesta de mejora de la conectividad para la fauna en las carreteras: el ejemplo de la A-1 en Álava' liburua aurkezteko. Hizlaria Andrés Illana izango dan. Illana GADEN, Arabako Naturaren Babesa eta Ikerketa Taldearen ikerlaria da.

Eskarmentu luzea du Andres Illanak, hitzaldiaren hizlaria eta fototranpeoaren teknikan aditua, naturarekiko erlazionatutako gaien berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan.

A1 errepideak –garai bateko N1– Natura 2000 Sareko hainbat gune zeharkatzen eta banatzen ditu Araban, eta oso zaila gertatzen zaio basafaunari errepide hori zeharkatzea. Bide honek Araban ez du basafaunarentzako berariazko pasabiderik baina, baditu ur ibilguetarako zeharkako hainbat egitura, bideak, pistak edo errepideak, eta hainbat espeziek horiek erabiltzen dituzte alde batetik bestera pasatzeko, eta aldaketatxo batzuk eginez gero, gehiago erabil litezke, eta espezie gehiagok ere bai.

2018an, GADENek errepide horrek Araban dituen zeharkako egitura guztien ezaugarriak bildu zituen Arabako Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailerako: faunak erabiltzen al zituen konprobatu zuen, espezie mota orok erabiltzeko zailtasunak zehaztu zituen eta esku-hartzeko lehentasunak ezarri zituen, hainbat aldagai kontuan hartuta.

Sarrera libre ta doakoa Bilboko Udalaren diru laguntzari esker.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Andres Illanaren liburu berria

Andres Illanaren liburu berria