Pou anaiek beste bide bi ireki dituzte Andeetan
Hauexek librean zabaldu dituzte, eta, La Vía de Todos eta La Monjita de Matogrosso izena daramate
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 9 de agosto 2022, 19:45
Pou anaiek beste bide bi ireki dituzte Andeetan. Hauexek librean ireki dituzte, La Vía de Todos eta La Monjita de Matogrosso izenekoak direnak, hain zuzen ere. Izan ere, benetan sinestezina izaten ari da Iker eta Eneko Pou anaiek Hego Amerikako Andeetan egiten ari diren espedizioa.
Publicidad
Eskaladan mugarri bihurtu diren lorpenen berri ematen aritu izan dira azken asteotan bi anaia arabarrak. Manu Poncegarekin aritu izan dira zabaldu dituzten bide bi berri hauetan, Quebrada de Llaca inguruan, Perun, 4.200 metroko altuerako esparruan, alegia.
Ireki berri duten bideetatik lehendabizikoa 'La Vía de Todos' izenekoa izan da, 7c mailakoa eta 240 metro luzeera aurkezten duena. Bigarrena, berriz, 'La Monjita de Matogrosso' izenarekin bataiatu dute, eta, 7b+ eta 170 metrokoa izan da. Horrez gain, Gasteizko bi eskalatzaileak Peruko Mendilerro Zuriko hainbat tontor ezagutzen aritu dira egunotan, Ishinca (5.500 m) mendi ikusgarria, esaterako.
Beren ibilbide oparoan Pou Anaiek 42.662 eskalada burutu izan dituzte nazioarteko 59 herrialdetan barrena. Hortaz elkarrekin munduko eskalada-talde onenetako bat osatzen dutelakoaren duda izpirik eza dago, beren proiektuen abangoardia, indarra eta polibalentzia ezaugarri dutelarik. Eneko mendi-gidaria eta eski-irakaslea da gaur egun. Bere bizitzan barrena alpinismoa, eskalada librea, muturreko eskia eta izotzeko eskalada jorratu ditu gehienbat. Iker, aldiz, nazioarteko eskalatzaile onenetako bat da. Bere espezialitatea arrokako zailtasun handia dela nabarmendu daiteke.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión