Borrar
Adobestock
Kareletik

Beti aingeru

Marinelak badaki itsasontziko gainontzeko kideen esku dagoela bere bizitza

Ana Urkiza

Asteazkena, 1 urria 2025, 14:47

Comenta

Dakiguna da Guardia Zibilaren Río Tormes izeneko patrulla-ontziak babestuta sartu zela 'Beti aingeru' atunontzia Gijongo El Musel portuan. Bi bertsio daude: marinelena, 26 egun zeramatzatela etxera joan gabe eta planto egitea erabaki zutela dioena; eta armadorearena, tentsio unean uretara botako zutela mehatxu egin ziotela eta astintzera heldu zirela dioena. Egoerak okerrera egin zezakeela pentsatuta eta, matxinadaren beldur, Guardia Zibilari deitu zioten aginte-kabinan gotortutako kapitainak eta armadoreak.

Nonbaiten irakurri dut itsas-kapitainen kezka nagusiak hiru izan ohi direla: itsasontzia baino indartsuagoa den enbatari aurre egin behar izatea, kartografiatu gabeko arrezifeekin tope egitea eta itsasontzian matxinada piztea.

Hiru arrazoiok ulergarriak zaizkio itsasora lanera joan ez denari. Itsasoan aritu denak, ordea, bestelako arrazoirik ere emango lukeelakoan nago. Nire aitak, urtetan arrantza-patroia izan zenak, hiru gaitz aipatzen zituen: lehenbizikoa, enbata. Itsasontzia, enbataren baitan, intxaur-oskoltxo bat zela esaten zekien. Bigarrena, arrainik ez harrapatzea. Arrainik ez badago, ezin duzulako etxera bueltatu. Eta, hor, marinelak nekatu eta pipertu egin daitezkeelako. Eta, hirugarrena, alferkeria aipatzen zuen berak. Marinelen artean bat alferra edo mozkorra badago, beste guztiak arriskuan jartzen dituelako.

Matxinada, beretzat, azkena zen. Edo, beste era batera esanda, matxinadarik ez gertatzeko kontuan hartu beharrekoa egitea zen lehena. Marinelek argi izan behar dute zer lan egin behar duten, zioen berak. Baina sentitu behar dute guztion bizitzek berdin balio dutela eta bizitza dela lehenbizikoa. Marinelak, bai baitaki, itsasontziko gainontzeko kideen esku dagoela bere bizitza.

Horrekin batera, esaten zuen, marinela lanean gustura aritzea ezinbestekoa zela. Marinelak motibatuta edukitzea oso zela garrantzitsua. Itsas-gizonen premiek asetuta egon behar zutela. Eta horien artean, garrantzitsuena, itsasoan egitekoak diren egun kopurua zehaztea eta betetzea zela. Beti aingeru-ko marinelek hori da aipatu dutena, hain zuzen ere: etxera joan nahi zutela.

Alferrak eta mozkorrak mastara lotzen zituztela kontatzen zigun aitak, mozkorraldia edo alferkeria pasatu arte. Eta marinel guztiek onartzen zuten zigorra zela. Herrarik uzten ez zuena.

Itsasoan dabilenak, normalean, gauza oinarrizkoak eskatzen ditu. Bizitza bezain oinarrizkoa baita bizitzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Beti aingeru

Beti aingeru