Borrar
Narkotrafikoaren kontrako manifestaldia Algecirasen orain dela egun batzuk. Efe

Algeciras rules

Krisialdian batzuk abandonatuta sentitu ziren Algecirasen, eta narkotrafikoan aurkitu zuten irteera bat

Txani Rodríguez

Osteguna, 31 maiatza 2018, 01:32

Comenta

Bizitzak pelikula baten antza hartzen duenean –berdin zein generotakoa–, seinale txarra. Eta Algecirasen bizitzak ekintza zinema dirudi. Gauzek han, gutxi gorabehera, beti bezala jarraitzen badute ere, azken asteetan hainbat gertakizunek hiria egunkarietara eraman dute. Oso epe laburrean lapurretak, erasoak eta istripu gehiegi pilatu dira. Algecirasen egunerokotasunean antolatuta, narkotrafikoa nagusitzen doa. Ume baten heriotzak hiritarren protestak eragin ditu. Zer gertatzen da Algecirasen? Ba erantzun bat emateko hainbat faktore aipatu behar dira: Marokotik oso gertu dago, Gibraltarretik are gertuago eta Portugaleko muga ere ez dago urrunegi. Bai portutik bai hondartzetatik erraz sartzen dute droga. Langabeziak gora egin zuen krisialdian, 2012 eta 2013an %36ko tasa zuten; orain, 29%koa. Gainera, etorkin askok ez du paperik , beraz, lanpostu bat aurkitzeko aukerarik ere ez. Hori da koktela, eta gure aurrean astintzen ari da. Krisialdian batzuk abandonatuta sentitu ziren, eta narkotrafikoan aurkitu zuten irteera bat. Pobreziak kalamitateak dakartza; eta beldurrak, isiltasuna.

Algeciraskoak erakunde publikoen arreta eskatzen ari dira. Segurtasun falta sentitzen dute, langabeziaren ondorioak pairatzen dituzte eta ingurumen-politikarekin ere ez daude pozik: petroleo-findegiaren keak, Gibraltarren egiten diren isurketak…

Nik ondo gogoratzen dut Algeciras; Rinconcillo hondartzan bainatzen ginen, arabiar mundutik hain hurbil izatea aberasgarria zen, kale Anchan giro ikaragarria zegoen; gaur egun, giro hori galdu da. Honekin ez dut esan nahi Algerciras leku arriskutsua denik, ez, baina abandonatuta dago. Uda heltzear dago eta Conil, Zahara de los Atunes, El Palmar edo Los Caños de Meca hondartzetara joko dugu askok. Itsasertzean, «flamenquito» edo reggae kontzertu bat entzuten dugun bitartean, haxix usaina helduko zaigu, eta ez dugu pentsatuko Cadizen bertan, handik kilometro gutxira, narkotrafikoa arazo larria bilakatu denik, baina arazoek ez dute oporrik hartzen. Algecirasen ondo dakite.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Algeciras rules

Algeciras rules