Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Martes, 26 de enero 2021, 22:36
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aitor Sarasua bertsolariaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Aitor Sarasua, bertsolaria ere baden Jon Sarasuaren anaia, 2018. urtean hil zen gaixotasun luze baten ondorioz, eta aurtengoa lehen edizioa da. Hala ere, helburua urtero antolatzen jarraitzea da.
Lehiaketan parte hartu nahi duenak, otsailaren 28ra arte bidali ahalko ditu lanak, sarasua.lehiaketa@gmail.com helbidera. Bi sail bereizi dituzte; alde batetik, gazteen saila, 16 urte arteko gazteei zuzendutakoa, eta bestetik, helduena, 16 urtetik gorakoentzako. Martxoaren 20an lehiaketa nork irabazi duen jakinaraziko dute.
Aitor Sarasua 1998. urtetik Ipar Euskal Herrian bizi zen, Itsasun zehazkiago, eta azken urteetan, lehiaketa antolatu duen Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria ere izan zen. Horrela, lehiaketa Ipar Euskal Herrian antolatu bada ere, Euskal Herriko edonork parte har dezake.
Baldintzei dagokienez, gazteen sailean, gutxienez, 4 bertso, eta gehienez, 8, aurkeztu beharko dituzte. Helduen sailean, berriz, gutxienez, 6 bertso, eta gehienez, 10. Parte-hartzaileek nahi beste bertso-paper aurkeztu ahalko dituzte, betiere gutxieneko eta gehieneko kopuru horiek kontuan hartuz.
Gaia, neurria eta doinua libreak ere izango dira, baina berriak izan beharko dute, hau da, ezingo dira aldez aurretik argitaratuta egon. Bertso-paperaren izenburuaren ondoan, zer doinu aukeratu den adierazi beharko da.
Azkenik, sariei dagokienez, helduen sailean hiru sari banatuko dituzte, 300, 200 eta 100 eurokoak hain zuzen ere. Gazteen sailean, beste hiru. Lehen sarian, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera, 'Bertso eta kantak' liburua, eta jertse berezia; bigarrenean, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera, 'Bertso eta kantak' liburua, eta elastiko berezia eta hirugarrenean, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrera eta 'Bertso eta kantak' liburua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.