Afganistango haurrek behar gaituzte
UNICEF Euskal Herriko Batzordea
Asteartea, 5 uztaila 2022, 11:03
Afganistan krisi humanitario larri bati aurre egiten ari da. Aurretiaz zegoen egoera larriari, gehitu behar zaio ekainaren 22ko goizaldean, lurrikara handi batek Afganistan erdialdea astindu zuela, Paktika eta Khost probintziak sakon kaltetuz. 1.000 pertsona baino gehiago hil ziren eta 1.600 baino gehiago zauritu; horien artean, 121 haur hil eta 67 zauritu ziren. Azken asteotan milioika pertsona desplazatu egin dira, pobrezia gero eta gehiagorekin eta gose gero eta handiagoarekin; hala, gizarte-zerbitzu gainkargatuekin daude murgilduta Afganistango familia gehiegi.
Horrez gain, milaka etxebizitza suntsituta edo kaltetuta geratu dira lurrikara ostean. Larrialdi-egoera gehienetan bezala, Afganistango honetan ere haurrak eta nerabeak dira kalteberenak eta arrisku handia pairatzen dutenak: estutasun eta estres emozionala, abusua eta esplotazioa, edo beste edozein indarkeria-mota jasateko. Uraren eta saneamenduaren premia larriak daude kaltetutako zonaldeetan, izan ere, baja izateko arrisku handia dago adintxikikoen artean, baita mediku-hornidurak faltan izateko arriskua ere bai; arreta traumatologikoa eta lehen sorospenak; laguntza psikosoziala behar duten haurrak, familietatik bananduta geratu direnak barne; eta babeslekua eta elikagaiak ez ezik, mantak eta kanpin-dendak falta dira oraindik.
Lurrikara gertatu eta ondorengo lehen unetik, UNICEFen langileak atsedenik gabe ari dira lanean, eta 14 laguneko laguntza-talde bat bertan izan zen ekainaren 22ko goizetik gehien kaltetutako barrutietan. Osasun eta nutrizioko 9 talde mugikor, Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak lagunduta, lurrikarak kaltetutako eremuetan egon ziren lehenbiziko egunetan, zaurituei bizi-arreta medikua ematen. Lehen sorospenetarako 500 botikin bidali ziren, baita 45 oinarrizko botikin ere, kolera bezalako gaixotasunak tratatzeko eta gaixotasun horiek ez hedatzeko. Izan ere, Afganistango lurrikara bezalako hondamendien ostean arrisku handia egoten da, ur-sistemek kalteak jasaten dituztelako eta higienea mugatuta dagoelako. UNICEFetik 3.000 higiene-kit, neguko 980 kit, 200 larrialdiko kit, xaboiak eta ura garbitzeko pilulak, kanpin-dendak, mantak, beroki-arropak eta olanak banatu dira dagoeneko.
Lurrikara Afganistango 13 milioi haurrek laguntza humanitarioa behar zuten unean gertatu da. Ia 40 urteko lehorterik txarrena, elikagaien prezioaren igoera, ekonomiaren kolapsoa eta ekidin daitezkeen gaixotasunen agerraldiak prezio izugarria kobratzen ari dira haur eta familietan. UNICEFen aurreikuspenen arabera, milioi bat haurrek baino gehiagok desnutrizio larria jasan dezakete aurten, eta hiltzeko arriskua izango dute. Haur asko duela gutxi itzuli dira eskolara. Horregatik guztiagatik, ezin dugu onartu Afganistango haurren etorkizuna bertan behera uztea.