AEKk udako ikastaroen matrikulazioa ireki du

Joan den urtean bezala, modu presentzialan eta online egiteko aukera egongo da

Pello Zupiria

Viernes, 28 de mayo 2021

Inoiz ez da berandu euskara ikasteko, eta ez dago une txarrik horretarako ezta ere. Askok urtean ikastea erabakitzen dute, lanarekin edo ikasketekin tartekatzen dute euskaltegia, baina udan ere badago aukera bat baino gehiago horretarako. Horietako bat AEKren ikastaroak dira, eta aurtengo goiburuan adierazi dutenez: «AEKn uda batek bi beste balio du».

Publicidad

AEKrentzako euskara ikastea gozatzea ere bada, eta uda da horretan sakontzeko unerik politena. Joan den urtea oso zaila izan zen erakundearentzako, pandemiak sortutako egoerak klase presentzialekin segitzea zaildu zuelako, baina aurtengo kanpainan, non tunel amaierako argia ikusten ari garen, gutxika bada ere, normaltasuna berreskuratzea du helburu. 2020ko udan, ordura arteko jardunari buelta bat eman behar izan zioten eta online ikastaroak gailendu ziren.

Oraingoan ere mantenduko dute online egiteko aukera, baina besteak ere azpimarratu dituzte. Horietako bat, urtetik urtera arrakasta mantzen duena, barnetegiena da. Hego Euskal Herrian Forukoa eta Arantzakoa daude eta maila guztietako jendeak eman dezake izena: A2tik C1era. Ikastaroak bi astekoak dira eta 514 euro balio dute. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.

Bestetik, auzoetako eta herrietako euskaltegiak zabalik egongo direla gaineratu du AEKk. Beti ere orain arteko segurtasun neurriak mantenduko dira, koronabirusaren pandemia ez baita bukatu eta kutsatzeak ez baitute nahi bezala behera egin. Hortaz, aukerak badaude aurten euskara ikasi eta hizkuntza horretan gozatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad